Enpresa Kultura Berria: CIE-Automotive Legazpiren kasua
2019/05/20
CIE-Legazpiko zuzendaritzak ongi antolatuta zegoen ELAren atal sindikala indargabetzeko talde txikitan langileekin bilerak egiten hasi zen. Helburua lan batzordea baztertu eta langileekin harreman zuzenak lortu. Gure lanari esker badirudi, oraingoz, enpresak amore eman duela. Xabier Olaizola ELAkideak kontatu zuen Donostian 2019ko maiatzaren 14ean "Enpresa Kultura Berria, Troiako Zaldi zaharra" jardunaldian.