Euskal estatua eta nazioa, ekintza kolektibo gisa: euskal estatugintzaz
Sarrera
Euskal estatua ez da helburu politiko berria: abertzaletasunak modu bate-
an edo bestean beti izan du independentziaren jomuga, eta, ezbairik gabe,
estatu propioa edukitzea izan da burujabetasunaren adierazpenik argiena.
Dena den, Euskal estatuaren errebindikazioa utopiaren zerumugan kokatu da maiz, sentimendu edo sinesmen gisa, alegia. Hauxe izango litzateke independentismoaren arriskurik handiena: bere nahia erlijio pribatu gisa agortzea, sutondoko zokoan gordeta geratzea, “askapen eguna” noiz etorriko den zain.
Alabaina, Tilly-k gogoratzen duen moduan nazionalismoa, ezer izate-
kotan, mobilizazio prozesu bat da, eta statu quo-aren aldaketa dakarren
aldetik, mobilizazio liskartsua (contentious mobilization) izango da beti.
Aldi historiko bakoitzean, estatugintzak eta honekin lotutako naziogintza prozesuek eduki ideologiko eta jarduera mota desberdinak hartu dituzte: nazionalismoa atzerakoia edota aurrerakoia izango da, erasokorra edo erresistentzian oinarritzen dena, inperialista edo internazionalista. Era berean, eduki ideologiko bakoitzak tresna politiko zehatz batzuk hobetsiko ditu, besteen kaltetan: familia-aliantzak, gerra, konbentzimendua,demokrazia...
Nazionalismoa, ezer izatekotan, mobilizazio prozesu bat da
Mundu garaikidean, inguruan ditugun estatuetan indarrean dagoen
filosofia politikoari so eginez, euskal estatuaren errebindikazioak izaera
berria hartu du. Gure inguruabar politikoan legitimotzat jotzen diren bide egingarriak landu beharraren ustea zabaldu da. Ondorioz, oro har, gizarte zibil independentista sendotzeko ekimenak eta honen borondate politikoa bideratzeko tresna demokratikoak garatzen ari dira estaturik gabeko nazio garaikideetan. Independentziarako hegemonia politikoa beharrezkoa da, gehiengo zabalak osatzeko ezinbestekoa den hegemonia.
Dena den, ez da beti horrela izan. Estatu eta nazio eraikuntza historikoaren dinamikan bestelako eredu politikoak erabili dira mendeetan zehar,eta hauekin batera, baita baliabide desberdinak ere.
Aurkibidea
1. Euskal Estatuaren osaketa historikoa (state-building) eta galera
2. Nazio eraikuntza (nation building): Estatuak Nazioa nahi, Nazioak Estatua behar
3. Estatu eraikuntza (state-building) mobilizazio kolektibo gisa: desertzioa eta eraikuntza
4. Gizarte mobilizazioaren paradigmak eta hegemonia euskal estatuaren eraikuntzari begira
5. Euskal protesta ziklo garaikidea
a) Espainiako trantsizio politikoaren mugak
b) Euskal trantsizio amaitu gabea: erradikalizatze
demokratikoaren zergatiak
6. Etorkizunera begira: operazio hegemoniko
independentistarako balizko ereduak
a) Botere paradigma, euskal estaturantz
b) Identitate-paradigma, euskal estaturantz
c) Eragin paradigma, euskal estaturantz