Euskal Herria Burujabeko lehen 10 mintzaldien iragarkia

2023/09/18
EHburujabe.jpg
Euskal Herria Burujabe 2023 gerturatzen ari dela eta, antolatzaileen taldeak urriaren 7 eta 8an iraganen diren lehen hamar mintzaldiak jakinarazi ditu. Krisi klimatikoaz, arazo sozialez, bizi-baldintzen berreskuratzeaz (energia, elikadura, uraren eskuragarritasuna, hurbileko ekonomia), lurraldearen garrantziaz eztabaidatuko dute Euskal Herriko adituek eta Hexagono osotik etorri eragileek.

Etxebizitzaren krisia, uraren banaketa berotze globalaren tenorean, tokiko eskalaren garrantzia: Alda, Lurzaindia, Uraren agentzia, EHLG, lurraldeko hautetsiak… Euskal Herriko aditu eta eragileek lurralde jasangarri eta bidezkoari buruzko ezagutza eta ikusmoldea partekatuko dute. Hexagonotik etorri eragileen esperientzia arrakastatsu eta inspiratzaileek Euskal Herrian metamorfosia gauzatzeko aterabide berriak irudikatzen lagunduko dute.

Diagnostiko batekin gogobete ordez, mintzaldiek lurraldeak eraldatzeko kolektiboki atzematen ahal diren ekintza palanka anitz aipatuko dituzte: zuzenbidearen erabiltzea, inbertsioak ekonomia jasangarri eta zuzen baterantz bideratzea, etab.

Europako politika publikoek eztabaida publikoa sustatuko dute Europako hauteskundeen aitzineko zortzi hilabeteetan. Beste eskala batzuetan jokatzen diren desafio horiek ez ditzagun ahantz, programan ere agertuko dira.

Orotara 40 mintzaldi programatuak dira, horietarik batzuk euskaraz, aldiberean frantsesera itzulirik.

Mintzaldi horiek dohainik izanen dira eta Baionan iraganen dira, Paueko eta Aturriren Lurraldeetako Unibertsitatearen egoitzan, urriaren 7an, larunbatarekin, eta 8an, igandearekin, Euskal Herria Burujabe ekimenaren karietara. Kontzertuak, alternatiben herri handia eta ikusgarriak ere izanen dira ekitaldi honetan.