Euskal Herriko Laborantza Ganbarak 15 urte !
Ekitaldia goizetik hasiko da :
• 9.45 : Urteko biltzarra, 2019. urteko bilana
• 10.30 : Mahai ingurua “ Laborari eta herritarren arteko elkarbizitza ”
• 13.30 : Bazkari herrikoia, tokiko kalitatezko jakia, 22 €/eusko-tan
Bazkaria aitzinetik erreserbatzea galdegina zauzu, 05 59 37 18 82 zenbakira deituz.
Salda,
Oztibarreko axurkia suan errea ilarrekin,
CLPB kooperatibako gasnak,
HERRIKO irinarekin egindako bixkotxa eta ogia,
IRULEGI sormarkako arnoa, kafea, ondokoa
(Haragirik gabeko menua nahi dutenentzat galdeginez gero, 18 €/eusko-tan)
Pestak segituko du arratsalde apaletik goiti, ostatu, ogitarteko eta kontzertuekin :
– LA MARINA BANDA txaranga
– KIMU txalaparta : hemen entzungai
– MAIRU (txalaparta-rock / Ziburu)
– JOSEBA IRAZOKI & LAGUNAK (rock / Bera) : hemen entzungai
– TORHEIT (Metal / Suhuskune) : hemen entzungai
– DJ XA2