Euskal sindikalgintza, nazioarteko eztabaidan: "Lan baldintza hobeak lortzeko, haien alde grebak antolatzeko prest egon behar dugu"

2021/03/04
50344659803_a8458bf41e_o.jpg
Euskal herriko sindikatuek, Europako beste herrialdeek baino greba gehiago burutzen dituztela eta, solasean aritu dira Ben Wray kazetaria eta Jon Las Heras ikerlaria. Kontrabotereko euskal sindikalgintza, nazioarteko eztabaidagai izatea, berri ona dugu

Ben Wray kazetariak Jon Las Heras elkarrizketatu du Jacobin agerkarian, abenduan Britaniako Lan Harremanetarako Egunkarian (British Journal of Industrial Relations) Lluis Rodriguez Algans-ekin batera argitaratutako ikerketaren inguruan.

Ikerlan akademiko hau zinez garrantzitsua da, beste gauza askoren artean, kontrabotereko euskal sindikalgintzaren izaera balioan jartzen duelako. Izan ere, kontrabotereko sindikalgintza jomugan dagoen garaian, akademiatik guzti honi merezi zaion arreta eskaintzea, ez da egunero gertatzen den gauza. 

Kontrabotereko euskal sindikalgintza, nazioarteko eztabaidagai izatea, berri ona dugu!

(Irakurri elkarrizketa)