Euskara eta Nafarroa. Nafarroa eta euskara
2013/10/08
"Mira papa, esos hablan como las tortugas Ninja" esan zion ume batek aitari, igogailuan bi emakume euskaraz entzun zituenean, Iruñean. Sagrario Aleman, Paula Kasares, Angel Erro eta Kike Diez de Ulzurrunek punta atera zioten Nafarroan euskarak duen egoerari euskaldunontzat aterabide berri eta irudimentsuak eskainiz. Besteak beste, geure hizkuntzari glamourra emateko Moet Chandon xanpaina euskaraz eskatzea gomendatu ziguten. Ivan Gimenezek proposamen hauen xehetasunak aletu zituen Euskalerria Irratian egin zioten elkarrizketan.