Eusko Jaurlaritzaren gastu publikoa zorrarekin eta gabe 2009-2016

ejgastuPublikoa.JPG
Zein da, beraz, Eusko Jaurlaritzak benetan gastatzeko duen zenbatekoaren bilakaera, zorraren ordaina kenduta? 2009an 10.171 milioi euro izan ziren (BPGd-aren %15,3), eta 2016an 9.413 milioi izango dira (BPGd-aren %13,1), hots, 758 milioi gutxiago. Beraz, Jaurlaritzak datorren urtean bere ardurapeko arloetan (osasuna, hezkuntza, etxebizitza, etab.) 2009an baino 758 milioi gutxiago gastatuko du. 1. grafikoak erakusten du gastu publikoaren jaitsiera zorraren ondorioz askoz handiagoa dela (zorra bi lerroen arteko tartean islatzen da).