Ezkerreko fundazio subiranisten III. bilera ospatu dugu Bilbon
Joan den maiatzaren 25 eta 26an Bilbon ospatu dugu foroaren hirugarren osoko bilera. 2016ko abenduan sortutako foro honek ezker sobiranista korronteko fundazio eta elkarteen artean eztabaida, analisia eta hausnarketa bateratua osatu eta ekimenak koordinatzea du helburu. Bertan parte hartu dugu Catalunya, País Valencià, Illes Balears i Pitiüses, Galiza eta Euskal Herriko eragileek. Andaluzia eta Kanariar Irletako fundazioak ez egoteagatik desenkusatu egin dira.
Garrantzia berezia eman diogu 78ko erregimenaren gaitzespenari, egungo Konstituzioaren 40. urteurrena dela eta. Baina batez ere, etorkizunera begira herrien erabakitzeko eskubidea bermatu ahal izateko ezinbestekoak diren aldaketa sakonen exijentzia nabarmendu dugu.
Hirugarren topaldi honetan ikuskera eta esperientziak partekatzeko beharra berretsi dugu. Era berean elkarren arteko lana indartzeko konpromisoa hartu dugu analisia egin eta perspektiba estrategikoak konpartitzeko (beste eragile batzuekin eta ekintza publikoan). Foroaren hurrengo bilkura 2018 urtearen amaieran Mallorcan egitea baloratu da. Horrekin batera, garrantzia berezia eman diogu 78ko erregimenaren gaitzespenari, egungo Konstituzioaren 40. urteurrena dela eta. Baina batez ere, etorkizunera begira herrien erabakitzeko eskubidea bermatu ahal izateko ezinbestekoak diren aldaketa sakonen exijentzia nabarmendu dugu. Era berean foroaren idazkaritza tekniko iraunkorra osatzea adostu dugu.
Foroko fundazio parte-hartzaileak kezkatuta gaude espainiar estatuak bizi duen inboluzio autoritario eta des-demokratizatzailearekin. Honenbestez uste dugu diagnostiko honek balioan jartzen duela soberanismo eraldatzailearen erreferentzialtasuna, atzerakada honi kontra egiteko gai ez diren bestelako proiektuen aurrean. Tamalez, hauetako batzuk geroz eta hurbilago daude aniztasunaren ukatzaile den eta izaera uniformatzailea duen espainol nazionalismo zaharretik.