Feminismoa eta sindikalismoa aliantzak partekatzen
Jone Bengoaetxea, ELAko Genero Politiken arduraduna
ELAn egun daukagun oinarrizko apustua enpresentan antolatzea da. Ez bazara antolatzen borrokak ez du fruiturik ematen. Langile klasearen interesen aldeko borroka lantegietatik haratago doa, eta hortxe, eskubide kolektiboen defentsan, sindikatuak antolakuntza erronkei erantzuteaz gain asmatu behar du kaletik sortzen ari diren dinamika sozilaei ere erantzuten.
Hau hala izanda, beste sektore eta gizarte eragiletatik datozen proposamenak entzutea komeni da. Feminismoen proposamenek, esaterako, sindikalismoarekin lotura asko dituzte.
Zergatik esan ohi da iraultza feminista izango dela, edo beste ez dela izango?
Feminista besterik ez? pentsatuko duzue zuetariko askok. Ez dago formula bakarrik, ez eta bakarkako borrokarik egiturazko desberdintasunekin amaitzeko. Baina egia dena da bigarren mailara bidalitako borroka guztiek, feminismoarekin egin den moduan, esateko eta emateko asko dutela bilatzen dugun eraldaketa sozialean.
Beste momentu baterako uzten da, ez da ezagutzen eta zenbaitetan arbuiatu ere egiten da, zeren eta, Christine de Pizanek dioen moduan, feminismoa deserosoa eta inpertinentea da, ezarritako ordena, morala, ohitura eta kultura ezbaian jartzen ditu, batez ere boterea. Feminismoak ikutzen duen guztia politizatu egiten du. Ez dago politikoki ez zuzena den ezer feminismoa bezalakorik agerian uzten dituelako eskuinaren zein ezkerraren, atzerakoien zein aurrerakoien ekintza ez zilegiak; arlo publikoan zein pribatuan; indibiduotan eta kolektiboetan (http://networkedblogs.com/HBQP7).
Feminismoa deserosoa da sindikalimoaren moduan, eta ez kasualitatez. Guztion berdinatsunaren aldeko borroka klase borrokarekin, arrazismoa eta xenofobiaren kontrako borrokarekin, homo-lesbo-transfobiaren kontrako borrokarekin edo ezarritako ordenarekin kritikoa den edozein borroka ardatzekin nahasten da. Beraz, nahiz eta borroka desberdinak zatitu eta jerarkizatzeko ohitura izan, ez dugu elkar lagundu eta elkar aurkitzea besterik, bidea zailtasunez josia egon arren.
Azterketa multidimentsionala
Logikoa da bakoitza bidegabekeria sozial desberdinetara sentiberatasun desberdinetatik gerturatzea, baina egi bakarra ez da existitzen. Ezinbestekoa dugu azterketa multidimentsionalak egitea modu eraginkor eta demokratiko batean erantuzn ahal izateko parean dauzkagun errealitate gordinei.
"... mugimendu handiek biziraun nahi badute bilatzen duten aldaketa ikusi ahal izateko, berrasmatu egin behar dira. Iraunkorrak izateko, mugimenduak ez dute nahikoa haztearekin, eraldatu, ere, egin behar dira. Eta hau ez soilik garaiak halabeharrez aldatzen doazelako, baizik eta guk geuk ere garaiak aldatzen ditugulako. Beraz, gure historia propioari ere erantzun behar diogu, hein batean". Bella Abzug.