Gipuzkoako etxez-etxeko laguntza zerbitzuetako langileen antolakuntza, borrokak eta garaipenak

2024/12/03
AintzaneOrbegozo.jpg
"Gipuzkoan udalek eskeintzen duten etxez-etxe zerbitzuko langileekin azken urte hauetan egin dugun ibilbidea ekarri nahi dut gaurkoan zuekin partekatzeko. Ez da lan estatistiko bat, ez eta lan teoriko bat ere. Praktika sindikal hutsetik ateratako ikasbideak dira, praktika sindikal feminista batetik hain zuzen ere." Aintzane Orbegozo ELAkideak "Lana eta sindikalismoa XXI mendean" kongresuan "Feminismoa eta zaintza lanak" mahaian egin zuen hitzaldia.

Pixkat kokatzeko. Gipuzkoako udalek ematen duten etxez-etxeko zerbitzua, 4 edo 5 herrietan izan ezik, externalizatuta daukate; plegu bidez azpikontratatzen dute zerbitzua eta beraz, langileak, ia denak emakumeak, irabazi asmoa duten enpresetako langileak dira.

Hitzarmen estatal bat dago sektore honetan. Besterik ezean, Gipuzkoan ere hau litzateke erreferentzia langile hauentzat. Soldata bajuaz gain, lan jardunaldien erabateko partzialitatea eta egutegien flexibilitatea daude prekaritatearen oinarrian besteak beste. Horretarako daude azpikontratatuta. ETTak bailitzan funtzionatzen dute, lan egindako orduak kobratzen dituzte, erabiltzailea ospitaleratu edo oporretara badoa, ordu horiek kobratu gabe edo hurrengoan egiteko zorretan gelditzen dira.

Eta hau dena administrazioa titular eta finantzazaile den zerbitzu batean. Zer egin dugu ELAtik egoera honen aurrean?

Lehen grebak orain 20 urte hasi ziren, Irungo etxez-etxeko zerbitzuan hain zuzen eta erreferentzia bat markatu zuten. Baina azken 7-8 urte hauetan eman ditugu aurrerapauso nabarmenenak sektore honetan. Gaur egun gutxienez 20 herrietako lan hitzarmenak lortu ditugu. Batzuk 50etik gorako langile taldeak dira, herri handienetakoak, baina gehienak hortik beherako langile taldeak dira, 6-8 koak ere badaude. Batez ere soldata igoera nabarmenak lortu dira, jardunaldi minimoak ezartzea lortu da, baita ere ordu poltsa edo beste mekanismo batzuk ordu banaketa erregulatzeko. Lorpenetan zentratu baino, egindako bidearen balioa konpartitu nahi dugu zuekin. 4 pauso garrantzitsu egon dira prozesu guztietan:

1. Lehenengoa, langileak kontaktatu eta asanblada batean elkartzea da. Honek baditu zailtasunak, ez baitira gehienak euren artean ezagutzen. Kontaktu bat edo birekin hasi eta sindikatuko militanteek dei andana egin behar izan dute prozesu bakoitzean asanblada bat egitea lortu arte. Noiz kontsideratzen dugu asanblada bat benetakoa dela? Banaka hitz egitea lortzen dugunean eta arazo indibidualaz gain kolektiboaz ari garela ulertzen dutenean. Honetarako asanblada ordu dexente behar dira.

2. Ondoren lan baldintzen diagnostikoa egin eta aldarrikapenak zentratzea da helburua. Hau ere ez da erraza, euren egoera prekarioa oso normalizatuta dutelako. Hemen ideologizazio lan bat dago, genero ikuspegiaren lanketa, diskiriminazio hau zergatik pairatzen duten kuestionatzen eta eztabaidatzen dugu.

Bestelde, zerbitzu publiko bat ematen ari diren heinean, udalek eta instituzioek duten ardura politikoa, enpresaren jokabidea etabar. aztertzen ditugu eta kokapen bat dago. Esparru hauetan negoziazio kolektiboko prozesua, enpresarekin eta udalarekin egiten delako. Interpelazio politikoa ezinbestekoa da.

3. Motibazioaren lanketa beste puntu garrantzitsu bat da. Eta honetarako ondoko herrietan lortutakoa ikustea bezelakorik ez dago. Erreferentzia hobe bat izatean, eta gainera gertukoa, eurek ere lortu dezaketela ikusi dute. Motibazio klabe handiena hau izan da.

4.Azkenik, grebarako ahalmena lortzea. 20 hitzarmen hauetatik, 10etan gutxienez greba egunak egin behar izan dituzte hitzarmenak lortu ahal izateko. Batzuk greba luzeak izan dira; 6 hilabete, 4 hilabete, hilabete, edo beste batzuetan egun batzurekin edo bakarrik aurreabisuarekin nahikoa izan da. Hori bai, ia guztietan, mobilizazioak egin dituzte. Lanketa hau gabe hitzarmen on bat ez dagoela barneratu dute.

Eta grebarako ahalmen kolektibo hau nola lortzen da? Taldea antolatuta, sindikalizatuta, izateak ematen du. Hori hauteskunde sindikalak egiten, afiliatzen, talde kohesioa eraikitzen eta erresistentzia kutxa bat izaten lortzen da, besteak beste.

Herrietako eragile sozialekin elkarlana bilatu eta atxikimendua jasotzea ere garrantzitsua izan da prozesu hauetan: talde feministak, pentsionistak etab.

Azkenik, garaipenak ospatzea ere garrantzitsua da talde boterea sortzeko.

Konsziente gara oraindik sektore hauetan asko daukagula egiteko. Genero arrakala hor dago eta zaintza lanak erdigunera ekarri eta bestelako eredu baten borrokan gabiltza, orain urtebete egindako greba orokor feministarekin aldarrikatutakoa baita bide orria.

Bi ondoriorekin bukatu nahiko nuke interbentzioa:

- Praktika sindikal feminista hauek behetik gora eraikitako boteretze prozesuak izaten ari dira, langile emakumeak indibidual eta kolektiboki ahalduntzeko prozesuak.

- Sindikalismotik feminismoari egin diezaiokegun ekarpenik onena eta berezkoena hau da: emakume langileak bildu, antolatzen lagundu, tresnak eman eta borrokarako gaitasuna lortzen dela bermatu.

Gora emakumeen borroka!!