Hezkuntza eta hizkuntza jardunaldia
Apirilaren 22an Bilbon, Barrainkua kaleko 13.ean, 9:50etatik / 14:00etara
Izena emateko: euskarabatzordea@ela.eus
Hizlariak honakoak izango dira:
|
Miren Zubizarreta Juaristi ELAko Hezkuntza arduraduna. Zuzenbidean lizentziatua, 17 urte daramatza sindikalgintzan murgilduta, ELA sindikatuan, ardura ezberdinetan. 2018 urtetik da Hezkunta arduraduna. Hezkuntza Legearen aurreproiektuaz ELAren iritzia azalduko du.
|
|
Izaskun Rekalde Abasolo EHUko eta LHko irakaslea, besteak beste. Pantailak Euskaraz ekimeneko kidea. Askotariko pantailen hizkuntzazko eskaintzari buruz eta horrek euskararen erabileran duen eraginez jardungo du.
|
|
Iñaki Iurrebaso Viteri
Soziologoa, EHUko irakaslea. Hamaika lan burutu eta argitaratutakoa, berriki Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzeari buruzko tesia argitaratu du. Hezkuntzak euskararen biziberritzeari egin ekarpenaz arituko da.
|
|
Jordi Martí Monllau Irakaslea, sindikalista eta hizkuntzalaria. Intersindical-Educacióko kidea. Saiakera-idazle eta artiklugile oparoa, Katauniako jhezkuntzaren eta hizkuntzaren egoeraz mintzatuko da.
|
|
Juan Carlos Moreno Cabrera Hizkuntzalaritza Orokorreko katedradun ohia Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Hizkuntza gutxituen aldeko diskurtsoagatik eta hizkuntza hegemonikoen nazionalismoaren salaketagatik ezaguna. Ingelesa irakats-hizkuntza gisa duen eta izan behar lukeen trataeraz arituko da.
|