(Online mintegia) Txile, aukera guztien garaia

2020/11/18
hitzaldia horizontala.jpg
Txileko herrialdean gertatzen ari dena hobeto ulertu nahi? Online egingo dugun mintegira gonbidatzen zaituztegu: azaroaren 19an, osteguna, arratsaldeko 17:00tan. Gure gonbidatu berezia, CUT sindikatuko Tamara Muñoz izango da.

Txileko herriak erabaki historikoa hartu zuen joan den urriaren 25ean: 1980etik, Pinocheten diktadura garaitik indarrean zegoen Konstituzioa atzean utzi eta berria adostu beharra dagoela, alegia. Plebizituaren eta bere emaitzaren atzean, mobilizazio handiak egon dira. Herrialdean gertatzen ari denaren berri izateko eta jazoerak hobeto ulertu ahal izateko, online hitzaldia antolatu dugu ostegun honetan. Gure gonbidatu berezia Txileko CUT sindikatuko Tamara Muñoz izango da (Nazioarteko arloko presidentearen albokoa).

Hitzaldia, azaroak 19 osteguna, arratsaldeko 17:00tan izango da eta online jarraitu ahal izateko hurrengo loturara jo beharko duzue:

http://labur.eus/MRAWebinar

Osteguna heldu bitartean, testuinguruan kokatzen lagunduko dizuen laburpen hau ikus dezazuen gomendatzen dizuegu. Zuen interesekoa izango delakoan, hitzaldia jarraitzera animatzen zaituztegu.