Garbitutako gela bakoitzeko 2,4 euro jasotzetik, 1.100 euroko gutxieneko soldata izatera
Gorka Quevedo, ELAko komunikazio saila (artikulua Landeia argitaratu da)
Beste garaipen batzuk:
- IAT-ITV Gipuzkoa: azterketa pasatzen ez duen lan erreforma
- Laminaciones Arregui: Harrotasun laranja zukutu nahi gaituztenei
- DEMAN: Lan erreforma garaitzeko xake partida erraldoia
- Ezerezetik duintasunerako bidea
- Negoziazio kolektiboa lan erreforma garaian
Zorionez, greba ez zen egin, deialdiaren bezperetan akordioa lortu baitzuten hiru aldeek: langileek, Constant azpikontrata eta NH Villa de Bilbao-k. Lortutakoa lan akordio bikaina zen. Hemendik aurrera behin-behineko kontratuak mugagabeak bihurtuko dira; kaleratzeak saihestuko dira; maiatzaren lehenetik hilean gutxienez 1.100 eurotako soldata bermatua izango dute, egun 850 eurotara heltzen ez denean; hortik aurrera Bizkaiko Ostalaritza hitzarmena erreferentzia hartuta soldata igoera progesiboak lortzeko oinarriak finkatu dira; lan eta bizi baldintzetan hobekuntza nabarmenak suposatuko duten beste hainbat gairi aurre egiteko negoziazioak ireki dira...
Handia da langile hauek lortu dutena. Oso handia. Iruzur egiten duten sasi enpresa hauei aurre egin eta prekarietatea estu jartzea lortu dute
ELAk hamaika aldiz salatu du estatu mailako zerbitzuetako enpresetan diharduten azpikontratatutako langileen egoera kaxkarra. Constant-eko langileek arazo larri honen beste adibide bat besterik ez dira. Horregatik lortutakoa lan-hitzarmen soil bat baina askoz gehiago da. Azpikontratetan prekarietateari aurre egiteko mugarri izan daitekeen hitzarmena da.
Azken urteetan outsourcing edo zerbitzu osagarrietako enpresak hainbat jardueratan sartzen ari dira. Enpresa hauek hotelen sektorean murgildu direnetik lana zeharo prekarizatu da; estatu mailako hitzarmenak baliatzen dituzte (hitzarmen hauen arabera, hileko soldata nekez iristen da 850 eurora). Izatez zerbitzu-enpresa hauek aldi baterako sasi lan enpresen itxura hartzen dute, langileak merke lagatzeko, eta erreferentziazko hitzarmen probintzialen aplikazioa saihestu ahal izateko.
Handia da langile hauek lortu dutena. Oso handia. Iruzur egiten duten sasi enpresa hauei aurre egin eta prekarietatea estu jartzea lortu dute. ELAk azpikontratazioak suposatzen duen prekarizazioaren kontra borrokatzen jarraituko du. Honako hau lehen mugarri bat izan da. Etorkizunean gehiago ere etorriko dira.