Ingurumenaren Nazioarteko Eguna: «Bihar» bideokliparen argitaratzea

2020/06/04
EtaEtorkizunaHemenBalitz.jpg
Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren karietara, Bizi! eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak plazerrekin aurkezten dizute «Bihar» kantuaren bideoklipa. Ostiral honetan, ekainaren 5ean, 12:00etan argitaratua izanen da Biziren facebook orrian: https://www.facebook.com/bizimugimendua

Kantuak euskaraz proposatzen du “normaltasuna zen bidegabekerira itzultzea” errefusatzea, ezohikoa eta luzea izan den konfinamendu garai honetarik landa. «Mundrun ta zementuzko egia pitzatu da». Ez gaitezen saia «zuloak tapatzen» baina alderantziz  saia gaitezen «artesi bakoitzean proiektu bat landatzen»!

«Bihar»-ek gure ekoizpenen eta kontsumoen, eta orokorrean gure bizi kultural eta demokratikoen birtokiratzea goraipatzen ditu. Errorik gabeko «aintzineko mundua» behin betiko utzi behar dugu eta zangoak berriz lurrean ezarri behar. Bihar, hementxe bertan da, bihar hemen egiten da.

Jurgi Ekizak, euskal kantagintzako kide aktiboak, aldi berean garatzen ditu hainbat proiektu (Willis Drummond hirukotea eta bakarkako Ekiza proiektua eta bazterrreko proiektu bat (Erabatera)) eta 4 egunez, konfinamenduko azken astean, Bihar kantua, osoki idatzi, ondu eta auto-ekoiztu du.
Bideoklipa, Bizi! eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak Magali Etcheverria Baionako grafistaren irudietan oinarrituz obratu dute.

Konfinamenduaren bukaeratik geroz Iparralde osoan zabaldua izan den «Eta etorkizuna... hemen balitz?» liburuxkaren argitaratzea (jadanik 10 000 ale) osatzen du: https://mrafundazioa.eus/eu/artikuluak/koronabirusa-eta-etorkizuna-hemen-balitz