Lezo Urreiztieta Rekalde: euskal pirata sindikal bat

2020/06/16
lezo.png
Ezagutzen al duzu Lezo Urreiztieta Rekalde? Ez? Guk ere ez Josu Martinez unibertsitateko irakasle, zinegile eta idazlearen "Jainkoak ez dit barkatzen" dokumental ederra ikusi genuen arte.

1907an Santurtzin jaio zen euskal pirata honek zeruak eta lurrak astindu zituen garai hartan. Kontrabandista bizkorra, garaiko politikoengan eragin izugarria zuen pertsona, Euskal Herriaren askatasuna azken arnasera arte borrokatu zuen abertzalea... eta tartean, 30. hamarkako ELA sindikatuko militantea. Josu Martinez zuzendaria bera gonbidatu genuen Kafekistanera. Hementxe entzungaia berarekin izandako solasaldia.

Eta dokumentala ikusgai plazer duzuenerako. Egin klik hemen

Lezorengandik badugu zer ikasi! Egin eta amestu dezagun Kafekistandarrok!