Joan Mari Torrealdai: "Gobernu euskaltzale bat behar dugu"

2016/10/28
torrealdai11.jpg
Inbidia eman izan dit Katalunian gertatu den prozesu horrek. Gizarte zibilak nola eraman duen politika pausu batzuk ematera. Hemen ere, nik uste Euskalgintzak iniziatiba hori hartu behar du, beraien artean eztabaidatu behar den guztia eztabaidatu, estrukturak sortu, denen arteko adostasunak lortu. Gero bigarren pausua; joan behar du gizartera hori eskaintzera eta politikoengana hori exijitzera.

Joan Mari Torrealdai, elkarrizketa osoa Hamaika telebistan

torrealdaiHizkuntzari berari dagokionez, bai erakutsi da euskara, eskoletan, ikastoletan. Hor bai egin da lana baina hartzen dute askok lanerako, ikasketarako tresna bezala. Hor lan handia gelditzen zaigu egiteko?

Guk gobernu euskaltzale bat behar dugu.

Guk gobernu euskaltzale bat behar dugu. Begira zenbat urte daramagun Euskararen Legearekin. Denok daukagu hor gure erru puntua, batzuk eta besteek. Batzuk ez diotelako horri etekinik atera, eta ez dutelako nahiko muturrera eraman. Eta beste batzuk mespretxatu egin dugulako zerbait handiago baten izenean. Ez batekin, ez bestearekin gelditu gara.Garatu da garatu den neurrian, baina, uste dut dexente gehiago egin genezakeela edo egin behar genuela bere garaian.

Oraindik aukerarik ba al dago euskalgintza eta erakundeak elkarrekin lanean hasteko?

Nik uste dut baietz. Begira, gure belaunaldia, guk ezagutu izan dugu euskal instituzioen aurreko fase luze hori, frankismo aurreko fase luze hori. Gero instituzioak ezagutu ditugu. Egin kontu, aurretik 60 eta 70 hamarkadetan sortu zirela gero garapena izan duten hainbat proiektu: euskal kanta berriak, ikastolak, alfabetatzea, aldizkariak e.a. Hor sortu ziren. Gero instituzioak etorri ziren, eta gero Euskal Herrian egon diren planteamendu politikoak, instituzioetara joan ez joan...

Halako talka bat egon da hara joan direnen edo instituzioen eta euskalgintza sozialaren artean. Eta horrek kalte handia egin digu. Mesfidantzarekin bizi izan gara etengabe, batzuk eta besteak bizkar emanda. Horrela ezin dugu segitu.

Eta horrela ikusten dituzu gaur egun?

Belaunaldi berriei dagokienez, instituzioekiko dependentzia handia, subentzioena. Eta subentzioek badaukate perbertsio bat.

Oraindik badago horretatik. Belaunaldi berriek hori gutxiago daukate, baina gureak hori badu. Gu erretiratzen ari gara. Baina horrek ekarri duena gauza berri bat da, belaunaldi berriei dagokienez, dependentzia handia. Instituzioekiko dependentzia handia, subentzioena. Eta subentzioek badaukate perbertsio bat bere horretan. Nola hemen gizarte zibilak ez duen beretzat hartu euskara eta euskal kultura.

Gure dirulaguntza iturri bakarra instituzioak dira. Horrek ekarri du halako dependentzia bat.

Esaterako industriak edo enpresak eta horiek, ez dute dirulaguntzarik eta ezer ematen. Gure dirulaguntza iturri bakarra instituzioak dira. Horrek ekarri du halako dependentzia bat. Nik uste horri buelta eman behar zaiola. Subentzioen sistema, hitzarmen sistemaren bidez gainditu beharra dago, alde batetik hori.

Euskalgintzak  iniziatiba hartu behar du, apustu estrategikoak egin behar ditu eta joan behar du instituzioetara esanez, “hau eta hau nahi dugu”.

Bestetik, gero euskalgintzak bere indarretan sinistu egin behar du. Indarra eduki, badauka, baina ezin da ibili askotan ibili izan garen bezala, bakoitza bere aldetik. Nik uste iniziatiba hartu behar du, apustu estrategikoak egin behar ditu eta berak hori egin eta gero joan behar du instituzioetara esanez, “hau eta hau nahi dugu”.

Niri inbidia eman izan dit Katalunian gertatu den prozesu horrek. Gizarte zibilak nola eraman duen politika pausu batzuk ematera. Hemen ere, nik uste Euskalgintzak iniziatiba hori hartu, beraien artean eztabaidatu behar den guztia eztabaidatu, estrukturak sortu, denen arteko adostasunak lortu eta gero bigarren pausua joan behar du gizartera hori eskaintzera eta politikoengana hori exijitzera.