Justizia klimatikoak eta sozialak batera joan behar dute
Justizia irizpideekin muga fisikoetara egokitu (Yayo Herrero)
Ekonomia konbentzionalaren helburua erreprodukzio sozialerako ondasunak eta zerbitzuak sortzea da. Bi menpekotasunei esker mantentzen da materialki. Lehenengoa naturarekiko menpekotasuna da, materialekiko eta energiarekiko menpekotasuna. “Naturaren menpekoak” gara. Beste menpekotasuna zaintzen gaituzten beste pertsonekikoa da (haurtzaroan, zahartzaroan, diskapazitateetan, gaixotasunetan). Lan ordu askoren menpekoak gara.
Rio+20: Mobilizazioak eta aliantzak (Esther Vivas)
Hurrengo egunetan medioetan Rio+20 goibilerari buruz hitz egiten entzungo dugu. Garapen Iraunkorrari buruzko Nazio Batuen Konferentzia da, Rio de Janeiron Lurraren Gailurra egin zela 20 urte pasa direnean egingo da. Orduan gai nagusia garapen iraunkorra izan zen. handik irten zuten Agenda 21, Biodibertsitatearen Konbentzioa eta Kiotoko Protokoloaren oinarri den Klimaren Konbentzioa. 20 urte hauetan ez da aurreratu gai hauetan, hitz hutsak izan dira. Hobeto egon beharrean, krisi ekologiko eta klimatikoak okerrera egindu. Deforestazioak aurrera egin du, biodibertsitatea galdu da, berotegi efektuko gasen emisioak hazi egin dira, hau da atzerantz goaz. Helburua ekosistemen eta biodibertsitatearen kontserbazioa zela esaten zuten arren, ez da horrela izan.
Bizi!-ren esperientzia Iparraldean (Adrien Kempf)
Bizi! Iparraldeko mugimendu sozial eta ekologista da, justizia klimatikoa eta justizia sozialaren alde borrokatzen duena.
Klima aldaketa eta hau sortzen duten berotegi efektuko gasen murrizketa izango dira Rion erantzun beharreko erronketako batzuk. Badirudi hauentzat erantzuna ekonomia berdeak izango duela. Baina zerda Ekonomia berdea? Ekonomia berdea gaur egungo sistema bera da egokitzapen batzuk eginda. Berotegi efektuko gasak murriztea du helburu baina gaur egungo kontsumo ohiturak, produkzio maila eta botere ekonomikoak aldatu gabe. Bere ezaugarri nagusia soluzio teknologikoak dira: bioerregaiak, auto elektrikoa, energia nuklearra,... Eta baita naturaren eta kutsaduraren merkantilizazioa ere. Kutsatzeko eskubidea horrek benetako emisio murrizketak finantza erramintekin ordezkatzen ditu. Ekonomia berdeak kapitalismoa mantentzen du ingurumen eraginkortasunaren itxurapean. Ez ditu kontsumo eta ekoizpen eredu kapitalistak ukitzen, ez ditu injustiziak konpontzen. Ekonomia berdeak ekonomia kapitalista mantentzen du. Baina ekonomia berdea ez da egia, ilusio bat da, ezin dira emisioak murriztu ekoizpen eta kontsumo ereduak aldatu gabe.