Kapitalismoak baliabide naturalak eta zaintza lanak bereganatzen ditu
Amai Perez Orozco: "Kapitalismoa zaintza lanaz jabetzeak esan nahi du bizia erasotzen duen sistema batean bermatzen dela giza bizia sostengatzen duen leku eta subjektuen existentzia modu ikusezinean, ikusteko moduan egiten bada gatazka azalaratzen baita. Bi mekanismo daude hori ziurtatzeko: 1) Binarismoa, hau da, gizon emakumeak desberdintzen dira bakoitza bere funtzioak bete ditzan. 2) Zaintzen etika atzerakoia, hau da, norberaren ongizateari uko egin besteen bizia bermatzeko. Ekonomia ekologikoa eta feminista lotuak daude zaintza lanak ikusezin egiten diren moduan, baliabide naturalak ere izkutatzen direlako. Antzeko erremintak erabiltzen ditugu: oinatz ekologikoa, eta zaintzen oinatza. Oinatz honen neurketak adierazten du zenbat zor diogun planetai eta emakumeei. Lema antzekoak ditugu ere: garapen iraunkorra antinomia da, eta kontziliazioa gezurra. Produktibismoari eta hazkunde ereduari egiten dizkiogun kritika lapidarioak oinarriak ezartzen ditu desazkunderantz trantsizioa abiatzeko."
Joan Martinez Alier: "Zor ekologikoaren ideiatik abiatu behar dugu. Iparraldekoek kutsatu dugu eta Hegoaldekoak ari dira ondorioak pairatzen. Iparrak zor ekologiko handia dauka Hegoarekiko. Berdin gertatzen da zor sozialarekin. Erreprodukzioa orain arte esplotazioan oinarritu da, eta ekonomia ekologikoak hori ez du behar adina azpimarratu. Ekonomia baliabideen expolioan eta pertsonen esplotazioan oinarritzen da. Egun gatazka nagusia baliabide naturalak erauzten diren lekuetako indigenen erresistentzia borrokak dira, eta hauetan emakumeak egoten dira lehen lerroan. Egia da, ere, garai bateko komunitate patriarkaletara itzultzeaz hitz egitean ahaztu egiten zaigula halako komunitateetan ematen den barne errepresioa. Beraz, bide berriak ekonomia ekofeministatik etorriko dira: zaintza lanak baloratu eta modu bidezkoago batean banatu alde batetik, eta bestetik merkatua erralitate ekologikoa eta sozialaren gainetik jartzen duen fetitxismoarekin amaitu."