Klima-aldaketa, sindikatuak eta ezkerraren agenda bateratua (NAOMI KLEIN)

2013/10/30
D26.JPG
Naomi Klein euskaraz gozatzeko aukera duzu hemen, UNIFOR sindikatu kanadiarraren sortze biltzarrean egin zuen hiztaldia; funtsezko testua etorkizuna ezkerretik eraikitzeko klima aldaketa errealitate bat dela onartuz. "Tresna bat da klima-aldaketa. Hartu eta erabili! Itxura batean ezinezkoa den hori aldarrikatzeko erabili! Ez da lanpostuen aurkako mehatxu bat: lan duinaren kontzeptua hankaz gora jarri nahi duen logika baten aurkako giltza da."

Aldaketa klimatikoa,sindikatuak eta ezkerraren ajenda bateratuaNaomi Klein euskaraz

Orijinala ingelesez www.commondreams.org webgunean.

Testua euskaraz hemen

Liburuxka paperean nahi baduzu idatzi emaila mrafundazioa@elasind.org helbidera

“Gainkarga”, klima-aldaketa, sindikatuak eta ezkerraren agenda bateratua

NAOMI KLEIN

Aurkibidea

- Handia izatea zer den
- Elkarren beharra dute mugimenduek
- Geure proiektu propioa behar dugu
- Estraktibismoa
- Klima-aldaketa: ez dezagun beste alde batera begiratu
- Martxan da jada klima-aldaketa
- Klima-aldaketan dago eskatzen dugun guztiaren muina
- Nola ordaindu
- Merkataritza
- Kanadako jatorrizko nazioak
- Gainkarga

"Ohore handia da niretzat zuekin partekatzea egun hau, hain garrantzitsua. Kutsakorrak dira, bestalde, areto honetan nabari diren energia eta sindikatu berri honen sorrerak eragindako itxaropena.

Hauxe izan daiteke denok espero genuen kontraerasoaren hasiera, Harper agintetik kendu eta boterea Kanadako langileei itzultzen hasteko unea.

Honenbestez, ongi etorri mundura, UNIFOR! (Kanadako sindikatu berria, automobilgintza  eta energia/paper sektoreko sindikatuen batura).

Komunikabide gehienek aipatu dute UNIFORen tamaina handia. Kanadako sindikatu pribaturik handiena da, izan ere. Bada, oso lagungarri izan daiteke handi izate hori, batez ere langileek hainbeste eraso jasaten dituzten herrialde honetan. Kontuz, ordea! Handia izateak ez du esan nahi garaipena ziurra denik.

Zenbait baldintza bete beharra dago garaile izateko: plan eta amets handiak sortzeko bilgune bihurtu behar da eratu berri duzuen plataforma erraldoi hau, aldarrikapen garrantzitsuak plazaratzeko eta ekimen ausartak bultzatzeko elkargune. Langileen irudimena suspertzeko gai izan behar du plataformak, lortu daitekeen guztiaren kontzeptua aldarazteko gai."