Gazako nekazarien alde "crowdfunding" kanpaina
Informazio gehiago goteo-ko webean. Twitterren: #AyudaGazaCampesina
Crowdfunding-eko kanpaina jaurti dute, Gazako nekazarien erresistentziaren alde. Izan ere, Gazako zerrendako hainbat familiak beren etxebizitzak galdu dituzte, eta familiakoen etxeetan eta Gazako agintariek eta Nazio Batuen sistemak prestatutako aterpeetan bilatu behar izan dute babesa.
Gazako biztanleei egindako erasoen ondorioz galera handiak izan dira zerrendako nekazaritza-eremuetan: fruta-arbolak (%25), baratzeak (%30) eta bertako beste soro eta partzelak, Gazako elikadura-beharren %80 estaltzen dutenak. Arrantza-lanetan ere ondorio larriak izan dira etengabeko erasoengatik, profesionalak hil eta ontziak eta lanabesak suntsitu dituztelako.
Gazako familiei epe laburrean laguntza eman ezean, herritarren elikadura ez da bermatuta egongo, eta, gainera, Israelek 2006tik inposatutako blokeoaren ondorioak are okerragoak izango dira.
Diru-funtsak Union of Agriculture Work Committes erakundearen lanetarako (UAWC – Palestinako Nekazarien Batzordeen Batasuna). Mundubatek bertatik bertara laguntzen dio UAWC erakundeari; izan ere, haiek egunero borrokatzen dira Elikadura Burujabetzaren alde eta Palestinako herriak lurra, ura eta elikagai osasungarriak eta nahikoak izateko duten eskubidearen alde.
Hona hemen laguntzarako deialdia aurkezten duten bi bideo:
#AyudaGazaCampesina - RESISTENCIA CAMPESINA EN GAZA from elikaherria on Vimeo.
Ayuda urgente para la resistencia campesina en Gaza from elikaherria on Vimeo.
Berehalako gutxieneko helburuak
- Jakina, eraildako pertsonak lurperatzea eta merezi duten doluak egitea…
- Babesa ematea etxerik gabe gelditu diren pertsonei eta mugiarazitako jende guztiari…
- Suntsitutako auzo, herrixka, eskola, lur-sail eta granjetako hondakinak atera behar dituzte.
- Elikatzeko ezinbestekoak diren baratzeak eta granjak martxan jartzea berriz ere. Zoritxarreko blokearen ondorioz ez dira sartzen ezta beharrezkoak diren elikagaiak ere, beraien ekoizpena lehengoratzen ez den bitartean.
- Aurrea hartzea eta behar den guztia prestatzea datorren neguari begira.
- Ura edateko moduan eta ureztatze-sareak jartzea.
Mundubat 2009tik ari da elkarlanean Palestinako nekazarien mugimenduarekin, Elikadura Burujabetzari buruzko estrategian eta beren lurraldearen okupazioak ukatzen dizkien baliabideak eskuratzen laguntzen. Horrela, hainbat ekintza bultzatu dira, hala nola ekoizpen familiarra, tokiko merkatuak eta merkataritza; oilasko, eztia eta barazkiak lantzen dituzten kooperatibak; eta nekazarien erresistentziari lotutako beste mugimendu batzuekiko harremana, bai eskualde mailan, bai nazioartekoan. Gainera, UAWC erakundeari (Palestinako nekazarien mugimendu nagusia) Nazioarteko Nekazaritza Bidean sartzen lagundu zaio; horretan, konpromiso-lotura sendoak ezarri dira (Brasilgo MST erakundea bezala, bi urtetik behin nekazarien familiei laguntzeko brigadak antolatzen dituena).
Palestinako herriak (milaka urteko ekoizpen-ohiturakoa) bere lurraldearen gainean duen burujabetza ukatzearen ondorioz, Israelgo produktuekiko mendekotasun handia sortu da haren egituran, mugak Israelen kontrolaren mende baitaude eta merkantziak geldiarazten baititu; gainera, Palestinako lurraldean 1000 kilometrotik gora duen bereizte-harresia eraikitzearen ondorioz, familiak eta lur-sailak banatu egin dira, urarekiko (putzuak eta itsasoa) sarbidea galarazita.
Elikaherria, Mundubat eta EHNE erakundeen arteko esfortzu komuna nekazarien borrokak batzeko komunikazio-esparru bilakatu da, eta Elikadura Burujabetzari buruzko informazioa zabaltzeko plataforma ere bai, bai tokiko mailan, bai nazioartekoan, egun hauetan Palestinako auzia ardatza delarik.
Modu horretan, honako hau da kanpainaren helburua: helaraztea, UAWC nekazarien mugimenduan bildutako familiei, ekoizpenerako baliabideak eta horien garapena, elikadura burujabetzaren gaineko minimo batzuk ziurtatuak egon daitezen, geroko elikadura burujabetzaren oinarriak izango direnak.