"Langile horiek, jatorria dutena dutela, ikusi behar dute beren bizi-baldintzak hobetzeko tresna euskalduna dela"
2023/11/07
Pello Igeregi ELA sindikatuko euskara arduradunaren hitzaldia, Manu Robles-Arangiz fundazioak eta ELA sindikatuak 2023ko azaroaren 4ean Erandion antolatu zuten "Euskaldunon hizkuntza eskubideak oldarraldi judizial betean" mintegian. Igeregik amnesiari antidotoa jarri zion euskara eta euskaldunak nola zapaldu gintuzten oroituz. "Euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidea aldarrikatzen dugu, eta soilik elebitasunak bermatzen dituenez guztion hizkuntza eskubideak, helmugan irmo (15 urtetan EAE elebiduna) eta bidean malgu izan behar dugu. Gaztelaniaren %100eko inposaketa eta funtzionamendua ez dugu ontzat emango. Sindikatu euskaldunago bat eskaini behar diegu langileei. Sindikaturik onena gara, langileen beharrei ondoen erantzuten diona. Langile horiek, jatorria dutena dutela ikusi behar dute beren bizi-baldintzak hobetzeko tresna euskalduna dela. Euskara mundu hobe bat egiteko gure borroka tresna da. Eta euskara hedatzean gure klase borroka gauzatzeko lurraldea ere errotzen arituko gara."