Langileak kezkatzen dituzten arazoak eztabaida politikoan jartzea eskatu du Muñozek
2016/09/06
Adolfo Muñoz "Txiki" idazkari nagusiak euskal langileak kezkatzen dituzten arazoak eztabaida politikoan ager daitezela eskatu du gaur goizean Radio Vitorian. Bere esanetan Gizarte-Elkarrizketarako Mahaian hartutako erabakiek argi erakusten dute Eusko Jaurlaritza eta patronala bat datozela tresna guztiak langileen interesen aurka jartzeko orduan.