Liher Gonzalez:"Alternatiben Herriak ilusioa sortu nahi du alternatiba praktikoak eskura jarriz"

2015/10/02
ALT_Herria_kartela_ALT_WEB.jpg
Liher Gonzalez, Koop57ko kide eta Alternatiben Herriaren antolatzaileetako bat elkarrizketatu du Jokin Aldazabalek Euskadi Irratian Ekosfera saioan. Bertan Urri aren 24an Bilbon ospatuko den Alternatiben Herriaz jardun du, egunaren xehetasunak emanez. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak antolatzen du Bizi!-k, COP21ari begira, 2013an Baionan antolatu zuen Alternatiba egunean egin zuen deialdiari jarraituz.

"Aldarrikapena egiteko eguna izango da Alternatiben Herria, baina baita Bizi!-k martxan jarri zuen iniziatiba COP21 gailurraren aurrean sistema berri bat aldarrikatzeko."

"Bizitza eredua aldatu behar dugu, bizitzako aspektu desberdinak. Baionakoa oso esperientzia polita izan zen. Helburua da ilusioa sortzea, egunerokotasunean, kontsumoan, bizitza baloretan oinarritzen diren proiektuak badaude, alternatiba praktikoak, ikutu daitezkeenak. Zailak dira hauek ezagutzera ematea, baina horretan saiatuko gara egun honetan. Ohiturak aldatzen hasi behar dugu."


"EHko eskubide sozialen kartak antolatu du. Gutxitan batu dira hainbeste eragile desberdin aldarrikapen egun bat antolatzeko."

"Crowdfunding kanpaina martxan jarri dugu ere, inbertsio ekonomiko handia eskatzen baitu egunak."

Gehiago jakin nahi baduzu:

- Alternatiben Herria eraikitzen lagundu nahi?

- alternatibenherria.eus

- Crowdfunding kanpainan zure ekarpena egiteko: https://goteo.org/project/alternatiben-herria