Lurzaindia:Elikatzen gaituen ama lurra ontasun kolektibo bilaka dadin, merkatu espekulatibotik betiko ateratuz !

2013/07/16
lurzaindia.jpg
Marie Christine Elizondo, Lurzaindiako arduradunarekin topaketa. Egitura berri honek herritarren aurrezkiari eta elkartasunari dei egiten du Euskal Herrian nekazaritzako lurrak mantentzeko. 6 hilabeteko ibilbidearekin bakarrik, jadanik emaitzak erakusten ditu eta anbizio edo gora nahi haundi bat.

Marie Christine Elizondo (Lurzaindia)Zer da Lurzaindia ?
Lurzaindia herritarren aurrezki solidarioaren bilketa sozietate bat da. Bere helburua ? Nekazaritzako lurren mantentzea lur horiek nekazari berriei eskainiz, edo nekazariak lur horietan atxikiz. Nekazaritza herrikoia lehenesten du, elikagai ekoizpen bat kalitatezkoa eta hurbila segurtatuz. Lurzaindiak nahi du elikagai iturri den amalurraz, ondasun kolektibo bat egin, espekulazio merkatutik behin betikotz aterako dena, nekazaritzako erabilpena lehenetsiz, eta hortarako lur horien jabe bilakatuz bildutako aurrezkiari esker. Gero lur horiek nekazariei alokatuak dira epe luzeko errenta edo kontratuen bidez.


Zertako eta nola sortu da Lurzaindia?
80 hamarkadatik geroz, Iparraldean « GFAM Lurra » lanean ari zen. 30 urte eta gero, kanpainaz kanpaina, 14 etxalde eskuratu ditu eta 21 nekazariri instalatzea edo etxaldeetan egoitea ahalbidetu du 2500 pertsonatik goitiren parte hartzearekin.
2012an, GFAMak hainbat muga topatu ditu, bere egitura juridikoari lotuak zirenak.
Lurren prezioak sekulako gorakadak ezagutzen ditu. Nekazariek ezin dituzte baldintza horietan, hots prezio espekulatiboetan, lurrak erosi. Ondorioz, lurrak poliki poliki nekazaritzan erabilia izaiteko baldintzak galtzen ditu. Hots elikagai iturri bilakatzea ezinezkoa zaio.

Nekazariek ezin dituzte  prezio espekulatiboetan, lurrak erosi. Ondorioz, lurrak poliki poliki nekazaritzan erabilia izaiteko baldintzak galtzen ditu

Ondorioa :   hamar urtez, Iparraldean laborantza eremuak %10ez ttipitu dira (1000 ha baino gehiago urtero). 4 etxaldetarik 1 desagertu da !
Egoera hau konduan hartuz, baitezpadakoa zen tresna indartsuago eta erreaktiboago baten sortzerat. Ondorioz, GFAM Lurra SCA Lurzaindia bilakatu da. Forma juridiko berri honi esker molde permanentean diru bilketak jarraitzen ahal dira, enpresa eta elkarteen sarean… eta ez bakarrik norbanakoen sarean. Bestalde, horren bidez, dirua aurretik biltzen ahal da, proiektu bati edo besteari lotzeko beharra ukan gabe.
Ondorioz, Lurzaindiak bere alde ukanen du finantza erreserba inportante bat, edozoin momentotan mobilizatzen ahalko dena, lurren merkatuan, lurraren nekazal erabilpena mehatxatua izanen den aldi bakoitzean.
Azkenik, Lurzaindiaren baitan, erabakitzeko ahalmena ez da norbanakoaren ekarpenen araberakoa. Lurzaindiaren kudeaketa elkarte kolektibo bati eskainia da. Elkarte horiek Euskal Herriko nekazaritza herrikoiaren alde daramaten lanari esker ezagutuak dira.


Nola dabil Lurzaindia?
Lurzaindiak biltzen ditu :
-    Akziodun solidarioak:  Lurzaindiaren kapitala osatzeko, hots ekintzarako baitezpadakoa den baliabidea sortzeko,  akzioak hartzen dituzten pertsonak
-     « Erne » kolektibo bat, sozietatearen kudeatzearen ardura duena. Euskal Herriko Laborarien Batasuna sindikatua, Iparraldean gehiengoa duena, Arrapitz (Iparraldean nekazaritzaren garapeneko (Bio, etxaldetako ekoizpenak, etab.) 13 elkarteren federazioa, Euskal Herriko Laborantza Ganbara eta Inter AMAP (« saskien » bidez nekazaritza herrikoia segurtatzeko elkartea) Iparraldeko 26 AMAPen sarea. Erabakiak, eta bereziki lurren eroste edo esku hartzeak 4 egitura horietako 10 pertsonek osatzen duten Erne-ren gidaritza batzordeak hartzen ditu.
-    Akziodun solidarioek beren artean « Jagoletza Kontseilua » bozken bidez osatzen dut. Kontseilu horrek Lurzaindiaren kudeaketa ona behar du jarraitu eta Lurzaindiaren hitzarmeneko etikaren errespetua. Gaur egun Kontseilu hori GFAM Lurrako ohizko arduradunetarik osatua da, Herrikoa eta Terre de Liens-etako ordezkarietarik ere.


2013ko zein desafio behar duzue bete?
Lurzaindia plazaratua izan da 2013ko urtarrilean. Lehen 6 hilabeteetan bildu duen aurrezkia dela medio, ez da inaktibo egon. Ez baldin bada ere oraino lurrik erosia izan, Lurzaindiari esker, nekazaritzako lurren hainbat saltze espekulatibo ezeztatzea lortu da: 2 hektare Baigorrin, 2 hektare Kanbon, hektare Urruñan, etxalde bat (etxea eta lurrak) Gamere Zihigan. Hots, nekazariak ez direnei eta nekazaritzako errealitatetik deskonektatuak diren prezioetan aurre ikusiak ziren nekazaritza lurren saltzeak ezeztatu dira.
Lurzaindiari esker, lur horiek nekazaritzarentzat atxikiak izanen dira eta beren nekazal bokazioa atxikiko dute. Guretzat lehen garaipen garrantzitsua da, eta, beste batzu lortuko ditugu. Eta garaipen hori posible da bakarrik Lurzaindiaren akzioen jabe bilakatu diren jendeen, enpresen eta elkarteen diru laguntzei esker. Lehentasunez erosteko eskubide hori beste kasu batzutan erabiltzekotan da jada.
Biltzen den diruak nekazaritzako lurrak erosten laguntzen du, baina ere  SAFER-aren edo Lur eremuen antolaketako sozietatearen bidez « kontrako prezio eskaintzen » indartzen laguntzen du. Horretarako aldi oro behar ditugu prezioaren %10a eta gastu batzu aurreratu prozeduraren hasteko. Salmenta ez bada egiten, %10ak berreskuratzen ditugu, baina gastuak ez. Ondorioz espekulazio makina gelditzeko hein bateko altxortegia beharrezkoa da.
2013ko ,350 000 € -en erdia jada bildu da. Bidearen 2. zatia behar da beraz egin Euskal Herriko jende, enpresa eta elkarteen laguntza zabalenarekin.

Lurzaindia-ri buruz informazio gehiago lortzeko biderik?
Bakoitzak, izan dadin norbanakoa edo enpresa, edo elkartea, etab. Lurzaindia laguntzen ahal du akzioen jabe bilakatuz. Nahi izan dugu jende kopuru zabalenak horren egiteko parada ukan zezan eta jabetza lortzen ahal da 20 eurotarik goiti, eta kopuru haundiagoetan noski, bakoitzaren medioen arabera. Posible da ere isurketa erregular baten martxan ezartzerat, hilabetean behin adibiez. Horrek Lurzaindiari bere proiektuetan antizipazio gaitasunaren hobetzea ahalbidetuko dio eta bere ekintzak eraginkorragoak bilakatzen lagunduko du. Internetez akziodun bilakatzen ahal da : www.lurzaindia.eu/index.php/ek/participer-eu

Horretaz gain, biziki garrantzitsua da bakoitzak bere inguruan Lurzaindiaren ezagutaraztea. Horretarako, gure web gunean aurkituko dituzue behar diren informazioak eta azken berri guziak: www.lurzaindia.eu/index.php/ek/

Ber maneran, parte hartzen dugu hainbat ekitalditan, hitzaldietan, etab. Lurzaindiaren ezagutarazteko parada guziak ongi etorriak dira !