Maiatzaren Lehenean ‘Dena antolakuntza afera da!’ lelopean manifestatzera deitu dute Aldak eta Bizik

2026/04/22
Maniestazioa.jpg
“Gure biziak geure esku har ditzagun eta ez gaitezen zain egon aterabidea gainetik etor dadin”. Mezu horrekin, Maiatzaren Lehenean Baionan manifestatzera deitu dute Aldak eta Bizik. Protesta 11:00etan abiatuko da geltokitik, ‘Dena antolakuntza afera da!’ lelopean.

Aurtengo adierazpenean, nazioarteko egoera eta desberdinkeriak salatzeaz gain, itxaropenerako mezua ere helarazi nahi izan dute. Izan ere, boteredunek ezkortasuna hedatzea nahi dute, beren neurriei bidea emateko eta langileak elkarren aurka jartzeko.

Aldaren eta Biziren ustez, itxaropena antolakuntzaren bidetik eraiki behar da: “Erabakiak kolektiboki baldintzatu ditzakegu, eta gauzak aldatu. Bereiztera bultzatzen gaituen sistema kapitalistari aurre egiteko, eta haserrea eta aiherkundea baliatuz hazten den eskuin muturraren aurrean, bil gaitezen gizarte jasangarriago, justuago eta solidarioago baten alde”.

Mezu horrekin aterako dira kalera Maiatzaren Lehenean.

ADIERAZPENA HEMEN