Martxoak 7: Astrid Agenjo Iruñean ekonomia feministaz
Nire izena Astrid Agenjo Calderón da, feminista eta ekonomilaria, elkarrekin doazen esparruak, ez soilik nire ikerketetan, baizik eta nire mundu ikuskeran eta aktibismoan. Nire espezialitatea da Nazioarteko Ekonomia eta Garapena (UCM-n masterra, 2010) eta egun doktoradutza egiten ari naiz Sevillako Universidad Pablo de Olaviden, krisiaren azterketan zentratuta, estatuaren paperaz, emakumeen eskubide ekonomikoez eta denboraren erabileraz. Bertan "Generoa eta Berdintasuna" Masterraren koordinaketan laguntzen dut, eta EcoEcoFem (Ekonomia Ekologiko Feminista eta Garapena) ikerketa taldeko partaide naiz. Paraleloki, lankidetza teknikoan lan egin dut Alemanian Latinoamerica eta Caribeko proiektuetan, eta lankidetza espainiarrean aholkulari independete gisa ere lan egin dut.