Multinazional erraldoiari nola aurre egin?

2013/04/19
DSC00828.JPG
Huyck Wangner Xerium multinazional estatubatuarrarena da. Zizurkilgo lantegiaz gain baditu Europan beste hiru: Italian, Austrian eta Alemanian. Alemaniakoa da nagusia. Gaur goizean Zizurkilgo langileen ordezkariek (ELA) eta Reutlingengo langileen ordezkariek (IGM) bilera egin dute IGMren Reutlingengo egotzan.

Mikel Zabaletak (ELA) argi hitz egin du. Zizurkilgo lantegiak multinazionalari azken urtetan 5,7 milioi euroko mailegu eman dio. Horietatik 4,3 barkatu egin zaizkie, hau da diru hori multinazionalari oparitu zaio akziodunen artean mozkinak banatzeko. Dirua langileei kendu eta kapitalistei eman, krisiaren aitzakian hartzen ari diren erabaki guztiek bilatzen duten gauza bera, Bankuei zorrak ordaintzeko herritarrak pobretu.

Beste datu bat: Zizurkilgo lantegia itxi behar zutela esan zien kontseilariak, Pretty jauna, langileei milioi bat dolar eman behar zietela esan zuen. Ba dakizu zenbat irabazten duen berak urte betean? 570.000 dolar. Atera kontuak. Zizurkilgo lantegia zuku guztia atera dioten laranja bat da. Orain azala zakarretara bota nahian dabiltza.

Ingrid (Reutlingengo Huyck Wangner) langileen izenean ere oso garbi hitz egin du. Hemen ere 23 pertsona kalera bota dituzte. Azken urteetan enpresaren irabazia zero izan da, mozkin guztiak estatu batuetara eramaten direlako. Estatu Batuetako zuzendaritzak ez daki ezer enpresetaz, ezta produkzioaz, nola egiten den ez ezer. Mozkinak nahi dituzte besterik ez. Uste dutenez Xerium multinazionalak nahi duena da Europan lantegi bakarra utzi.

Argi gelditu da Europako langileek multinazional honi aurre egin nahi badie oso garrantzitsua dela enpresetako batzordeen koordinazioa eta informazio trukaketa. Horren garrantzia ongi erakusten du zuzendaritza IG Metall eta ELAko langileak elkartu behar ginela jakin zuenean asko urduritu zela jakiteak.