Munduko abaguneari errepasoa Mikel Aramendiren eskutik

2016/02/17
MikelAramendi.jpg
Mikel Aramendi kazetariak ordu betean munduko abaguneari errepasoa eman zion otsailaren 12an Bilbon ELA sindikatuak antolatu zuen mahai inguruan. Azpimarratu zuen ideia nagusietako bat izan zen Europak munduko zentro izateari utzi diola (Europak onartu nahi ez arren). Aipatu zituen ere Txina eta Estatu Batuek daramaten hegemonia-gerra, Siriako egoera, errefuxiatu eta migrazioen gorakada, Ekialde hurbileko gatazka, Estatu Islamikoa... Hemen duzu bere hitzaldiaren bideoa.