Muñoz: "Kontzertu Ekonomikoaren erabilera zuzentzea beharrezkoa da"
2015/10/22
ELAko idazkari nagusia Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan izan zen atzo. Muñozek adierazi zuen ELAk Confebaskekin izan zuen bileran berriro egiaztatu zuela patronala gobernuekin ezin erosoago dagoela. Bestalde, Kontzertuaren erabilera zuzentzea beharrezkoa dela azpimarratu zuen.