Mutuak lantegietatik kanpora nola atera?

2015/04/28
Apirilak28-2015kartelavideo.jpg
Gure osasunarekin negozioa egiteko mutualitateei geroz eta botere gehiago ematen zaie, mutuen lege berria da horren lekuko. Gaixo jartzen diren langileek, istripuren bat izaten dutenek edo baja hartzen dutenek jazarpen etengabea jasaten dute, baita gaixotasun arruntetan ere. Horri Negoziazio Kolektiboaren aurre egin diezaiokegu, hemen aurkezten dizugun bideoan azaltzen den moduan. Jazarpenak azaldu eta mutuen legeak dakartzan aldaketak ulertzeko materiala ere gehitzen dizugu.

Bideoak eta diapo aurkezpen hau, ELA sindikatuak Bilbon egin duen ekitaldian erabili dira, Lan segurtasunaren eta osasunaren nazioarteko egunaren harira.

Bideo honetan ELAko ordezkariek azaltzen dute mutuengandik jasaten duten jazarpena:

Diapo aurkezpen honetan mutuen lege berriak dakartzan aldaketa nagusiak azaltzen dira:

Bideo honetan ELAko ordezkariek azaltzen dute nola lortu duten negoziazio kolektiboaren bidez mutuak lantegitik kanporatzea: