Nafarroako konkistaren 500. urtemugari buruz: nazio bat asmatu beharra

2012/05/07
Cartel Leoné Mediano.jpeg
Santi Leone Puncel-ek, historialari naparrak, hurrengo ostegunean, maiatzaren 10an, hitzaldia eskainiko du Iruñean (NUP-en, 11.30etan), "Navarra: 500 años; una nación por inventar y construir" lelopean. Manu Robles-Arangiz institutuak antolatuta, gaztelaniaz izanen da, sarrera irekian.

Nafarroako konkistaren 500. urtemuga oroitzen ari den urte honetan, gogoeta pertsonala eta independientea defendatzen du Santi Leonek. Besteak beste, nazioa asmatu eta eraikitzeko beharra, hemen eta orain gauden artean, etorkizunari begira eta historizismo edo esentzialismoak atzean utziz. Hona hemen horri buruzko elkarrizketa bat: "Asmatu dugulako existitzen da Euskal Herria".

Santi Leonek liburu batzuk idatzi ditu, 'Euskal Herri imajinario baten alde' edo 'Los fueros como lugar de la memoria', besteak beste.