Naomi Klein: Lider sindikalek Trumpekin tratu txarra egin dute

2017/02/09
TrumpSindikatuak.jpg
Progresistentzat Donald J. Trumpen presidentzia orain arte tenis pelotak jaurtitzen dituzten makina horietako baten aurrean egotea bezala izan da, behin eta berriz aurpegian pelotakadak hartuaz. Baina ondo begiratuta, orain arte gehien astindu nauen kolpea ez zidan presidenteak berak eman. Duela bi aste izan zen, hainbat lider sindikal ikusi nituenean Etxe Zuritik irribarrez irteten eta kamera mordo baten aurrean esaten Trump presidenteari babes osoa emango ziotela.

Naomi KleinNaomi Klein, artilkulu hau New York Times-en argitaratu zen 2017ko otsailaren 7an

Naomi Kleinen beste artikulu batzuk:
Naomi Klein: "Klima-aldaketa da kapitalismoaren aurkako narratibarik indartsuena"
Klima-aldaketa, sindikatuak eta ezkerraren agenda bateratua (NAOMI KLEIN)

Sean McGarvey Ipar Ameriketako Eraikuntza Sindikatuen presidenteak esan zuen Trump jaunak bere Bulego Obala erakutsi ziela, eta “izugarrizko” errespetuz hartu zituela. McGarvey jaunak hitz eman zuen soinez soin lan egingo zuela administrazio berriarekin energia, merkataritza eta azpiegitura arloetan; bileran izan zen beste buruzagi sindikal batek, berriz, esan zuen Trumpek zin egin zueneko hitzaldia “une handia” izan zela langile jendearentzat. Trump jaunak dekretuz Keystone XL eta Dakota Access oliobideak eraikitzeko bidea ireki zuenean, lider hauek pozez zoratzen zeuden.

Ipar Amerikako Laborers’ International Union sindikatuko buruak MSNBC telebista katean esan zuen: “Presidentea eraikitzaile bat da. Gu eraikitzaileak gara.”

Egia da gobernu berri batek beti izan ohi duela hainbat organizazio adierazpen formalak egiteko prest, esanaz ez direla alderdikoiak eta presidente berriarekin lan egiteko borondatea dutela. Haatik, nabarmena da oraingoa ez dela kasu hori. Hau aliantza berri bat da. Terry O’Sullivan, Ipar Amerikako Laborers’ International Union sindikatuko buruak MSNBC telebista katean esan zuen: “Presidentea eraikitzaile bat da. Gu eraikitzaileak gara.”

Baina oso litekeena da Trump jauna eraikitzen ari den etxea sindikatu horiek defenditu beharko luketen jendearen gainera erortzea. Arauak kenduz gero, laneko segurtasuna ez da hain handia izango, eta agian presidenteak eraso egingo dio National Labor Relations Board-i (Lan Harremanen Kontseilu Nazionala); honek duela gutxi ebatzi zuen Trumpek Las Vegaseko bere hotelean urratu egin zuela langileen sindikalizatzeko eta negoziazio kolektiborako eskubidea. Presidenteak ezarri nahi dituen enpresen zerga jaitsierekin langileek behar dituzten zerbitzu publikoak odolustu egingo dira; gainera, Trumpek desagerrarazi egin nahi ditu arlo publikoko enplegu sindikalizatuak ere. “Right to work” (sindikatuen kontrako lege bat) izeneko legeak aldezten ditu, eta hauek sindikatuentzat arrisku existentziala dira. Lan idazkaritarako Andrew Puzder fast-food sektoreko enpresario aberatsa izendatu du; honek aspaldidanik ukatu izan die bere langileei soldata duina, eta begi onez ikusten du lanean makinek pertsonak ordezkatzea.

Gaur sindikatuetako liderrek hautu garbi bat egin behar dute: Batetik, Trumpen agendari fronte guztietan aurre egiten dion mugimendu anitz eta hazkorrarekin bat egin dezakete, eta amerikar langileak gidatzen saiatu etorkizun garbi eta seguru baterantz.

Areago, gauzak argiago ikusten dituzten sindikatuak oso kezkatuta daude, ez baitakite beren organizazioak legegintzaldi honetatik bizirik aterako ote diren. Iraunkortasunaren aldeko Sare sindikalak dio txosten batean “hau 'gertakari suntsitzailea' izan litekeela langile antolatuentzat”.

Beraz, asko gal liteke, eta zeren truke, gehienera jota aldi baterako liratekeen autobideak konpondu eta oliobideak eraikitzeko enplegu batzuren truke.

Ondorioz, merezi du aztertzea zer ondorio izango duten oliobide horiek, baita Trump jaunaren agendak ere, zeinak klima aldaketa ukatzen duen. Berotzen ari den planeta hondamendia da klase ertain eta langileentzat, aberatsentzat baino areago, hauek ia krisi gehienei aurre egiteko baliabideak bai baitauzkate. Langileen eta enplegurik ez dutenen etxeek muturreko eguraldiarekin oso hauskorrak izaten dira (hala gertatu zen Katrina urakanarekin eta Sandy superekaitzarekin), eta desastre batek xahutu egin ditzake haien aurrezkiak, baldin badituzte.

Horrenbestez, galdera bat datorkigu gogora: Segurtasunik ez dagoen garaietan zergatik ez dira sindikatuak areago kezkatu beharko enpleguaz ingurumenaz baino? Arrazoi bat da klima-krisiaren urgentziari aurre egitea bihur litekeela lanpostuak sortzeko makinarik indartsuena, II Mundu Gerratik hona. Rockefeller Foundation-Deutsche Bank Climate Change Advisers-ek egindako txosten baten arabera, soilik AEBetako eraikinak energetikoki efizienteago izan daitezen egindako lanekin “3,3tik gora milioi enplegu-urte” sor daitezke. Halaber, milioika lanpostu gehiago sor daitezke energia berriztagarrietan, garraio publikoetan eta trenbide arinetan.

Bestalde, enplegu horietako asko eraikuntzako lanbideetan sortuko lirateke -arotzak, errementariak, soldatzaileak, iturginak-, hau da, Trump jaunarekin hain tratu atsegina izan duten lider sindikalen sektoreetan. Sindikatu hauek trantsizio berdeak ekarriko lituzkeen enplegu iraunkorren alde borroka egin ahalko lukete, mugimendu orokorrago baten baitan. Aitzitik, propaganda egiten ari dira Trump jauna eskaintzen ari den enpleguak saltzeko, hauek gehienbat aldi baterako direlarik: oliobideak, armak, espetxeak eta mugetako hesiak eraikitzeko, edota autobide-sistema hedatzeko, baita garraio publikoak murrizketa latzak jasaten ari diren bitartean.

Albiste onak ere baditugu: Trump jaunarekin bat egin duten sektoreak langile sindikalizatuen laurdena baino gutxiago biltzen dute. Eta beste sindikatu askok uste dute New Deal berde batek potentzial itzela izango lukeela.

Energia berriko ekonomiaranzko trantsizioa orain egin behar dugu milioika enplegu duin sortzeko, amerikar klase ertaina berreraikitzeko eta katastrofea saihesteko”, esan du George Gresham 1199 S.E.I.U. sindikatuko buruak (AEBetako osasun sektoreko handiena), Trumpek oliobideei atea irekitzen dieten dekretuak kaleratu eta bi egunera.

Beste langile sindikalizatu batzuk, esaterako New Yorkeko Taxi Workers Alliance-koek, salatu egin zuten Trumpek hainbat herrialdetako jendeari sartzeko ezarri zien debekua, protestak zirauen artean Kennedy aireporturako bidaiak egiteari uko eginez.

Luzaz jarrera desberdin hauek oro har solidaritate gisa identifikatu izan dira. Baina orain sindikatuburu batzuk zatiketa eragiten ari dira beste sindikatu batzutako kideekiko, batik bat immigrante eta arlo publikoko langileekiko, hauek Trump jaunaren erasopean daudelarik.

Gaur sindikatuetako liderrek hautu garbi bat egin behar dute: Batetik, Trumpen agendari fronte guztietan aurre egiten dion mugimendu anitz eta hazkorrarekin bat egin dezakete, eta amerikar langileak gidatzen saiatu etorkizun garbi eta seguru baterantz.

Bestetik, Trumpen distopiarako eraikuntza-ekipo erasokorra izan daitezke, mehatxuaren giharra alegia.