Naomi Klein: Orain da klima aldaketaz hitz egiteko momentua

2017/11/29
naomiKlein.jpeg
Hau da klima aldaketaren eta injustizia sistemikoen inguruan hitz egiteko momentua. Injustizia sistemikoak dira desastre klimatikoak (Harvey, Maria, Jose eta Irma bezalako urakanak esaterako) giza hondamendi bihurtzen dituztenak.

Naomi KleinNaomi Klein, Esto lo cambia todo: el capitalismo contra el clima liburuaren egilea (artikulua La Jornadan argitaratu zen gaztelaniaz)

Irakurri ere egile beraren beste artikulu hau: Aldaketa klimatikoa, sindikatuak eta ezkerraren ajenda bateratua

Harvey urakanari eta Houstongo uholdeei emandako kobertura mediatikoari arreta jarriz gero, ikus dezakegu prezipitazio mota horiek inoiz ikusi gabeko gisa azaltzen dizkigutela: inork ez zuenez aurreikusi, ezinezkoa izan zen modu egokian prestatzea.

Baina ez da hitz egiten fenomeno hauek gertatzearen eta gero eta maiztasun handiagoaz gertatzearen zergatiaz. Hau da, komunikabideek gutxitan aipatzen dute klima aldaketa gertaera hauek ematen direnean.

Komunikabide batek horrelako gertaera klimatiko bat ezerezetik etorriko balitz bezala tratatzen duenean, erabaki politiko argia ari dela hartzen

Diotenez ezbehar hauek ez politizatzeko gertatzen omen da, eta agian ulergarria izan daiteke. Baina kontuan izan behar da baita, komunikabide batek horrelako gertaera klimatiko bat ezerezetik etorriko balitz bezala tratatzen duenean, erabaki politiko argia ari dela hartzen: eztabaida ekiditea egia esatearen gainetik. Gertaera guzti hauek aspalditik aurreikusi dituzte klima aztertzen duten zientzialariek. Itsasoen beroketak ekaitzak areagotzen dituzte. Itsas mailaren igoerak ekaitzak lehen iristen ez ziren lekuetara iristea ahalbidetzen du. Tenperatura beroagoek prezipitazioak muturrekoagoak izatea dakar, euri edo elur prezipitazio gogorrek etendako lehorte epe luzeak.

Urtero lehorte, ekaitz edo tenperatura altuen datu errekorrak erregistratzea planetaren tenperatura gorantz doanaren seinale da, datu meteorologikoak erregistratzen hasi zirenean baino altuagoa. Harvey urakana bezalako fenomenoen jarraipena egin eta datu hauek ekiditean klima aztertzen duten zientzialariei ahotsa eman eta gauzak argi azaltzeko aukera galtzen da. Joera honek kazetaritzaren zeregin garrantzitsuenetako batean kale egitea suposatzen du: gertaerei testuinguru garrantzitsua ematea. Ikusle eta entzuleak fenomeno hauek funtsezko eragilerik ez dutenaren sentsazioa uzten zaie, eta hortik ondorioztatzen da kalteak ekiditeko ezin dela ezer egin.

Berain etxeak uztera behartuta egon diren milaka pertsonak ikusita, arazo klimatikoen eta migrazioaren arteko lotura ukaezinaren inguruko eztabaida beharrezkoa da

Mundu perfektu batean eztabaida politikoa itxaronaldian utziko genuke larrialdi egoera pasa arte. Eta ondoren mundua salbu egonik, eztabaida luzea edukiko genuke, bizitako krisiak barne dituen inplikazio politikoen inguruko eztabaida informatua eta zuhurra. Nola eragiten die krisi honek eraikitzen ditugun azpiegiturei? Ze inplikazio du horniketarako energi iturria aukeratzean? Etorkizun zail baten aurrean, zein eragin izango dute gaixoen, pobreen eta adinekoen ahultasunak eraiki beharreko segurtasun sare ereduan?

Berain etxeak uztera behartuta egon diren milaka pertsonak ikusita, arazo klimatikoen eta migrazioaren arteko lotura ukaezinaren inguruko eztabaida beharrezkoa da. Eta eztabaida honek beste batera garamatza, migrazio politiken ingurukora. Estatu Batuak adibidez, milioika pertsona beraien bizilekuetatik kanpo mugitzearen atzean dauden arrazoi nagusien arduraren kuota handi bat dauka.

Baina ez gara bizi eztabaida hauek izaten uzten digun mundu batean. Alderantziz, beste krisi klimatiko bat aitzakia izan da politika oportunista eta eskuinekoak aurrera eramateko. Eta aurreikusi dezakegu Harvey eta beste antzeko hondamendietan berdin jokatuko dutela: Soluzio faltsu eta hondatzaileak saltzen saiatzen dira, esaterako polizia militarizatua, gas eta petroleo azpiegitura gehiago, eta zerbitzuen pribatizazioa. Honi aurre egiteko ongi informatutako jendea behar da, arrazoi nagusiei erreparatzen diena. Kutsadura, arrazakeria eta zerbitzu sozialak erlazionatzen dituena. Azken hauek, geroz eta baliabide gutxiago jasotzen dituzten poliziara zuzenduriko diru partidak goraka doazen bitartean. Gure dagokigu emisioen murrizketarako soluzioak eskaintzea desberdintasun eta injustizia mota guztien aurka borrokatzen den bitartean.

ingurumen buletina 42Eta hau oraintxe egin beharrekoa da, bestela eragile krudelei atea irekita utziko diegu hondamendi hau beraien helburu dohakabeen lorpenerako erabiltzeko.

Egia da eztabaida hau sartzeko aukera oso estua dela. Eta jendea etxean giltzapetuta dagoen bitartean honi buruz hitz egitea egokia ez dela dirudien arren, hau da momentu bakarra klima aldaketaren inguruan hitz egiteko interesa dagoena.  Egoerak hobera egiten duenean hitz egiteko zain bagaude, komunikabideen interesa jada beste gai batzuetara desbideratuta egongo da. Houstongo gertaeretan zerbait ikasi badugu, testuinguru egokia eman eta ondorioak ateratzeko dugun denbora oso motza dela izan da. Ezin dugu aukera desprobetxatzen utzi.

Hondamendi hauen eragileen inguruan argi eta garbi hitz egitea, baita gertatzen ari den momentuan bertan ere, bizia galdu dutenei duintasuna emateko bide bakarra da, eta baita  biktimaz beteriko etorkizun bat saihesteko gure azken aukera ere.