Natura eskubideen jabe

2015/03/13
NaturaEskubideemJabe.jpg
Gure eragileetan eta baita modu kolektiboan ere naturari dagozkion eskubideekin konprometituak gaude, ingurumen osasuntsua eraikitzeko, pertsonon, naturaren eta bizitza modu ezberdinen arteko ongizatea helburu duen interakziorako, komunitatearen mesedetan eginiko kudeaketa (gure belaunaldia eta etorkizunekoak), baliabide naturalena, modu iraunkor eta ekologikoan produzituriko elikagaiak eta merkatuen eta interes espekulatzaileen gainetik pertsonak eta politika sozialen eraginkortasuna jarriko dituen bizitza eredu berria.

Adierazpen hau sinatzen dugun eragileok, martxoaren 14ean Bilbon eta Iruñean burutuko diren manifestazioetara dei egiten dugu Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak jasotzen dituen eskubideak bete daitezela exijituz.

Manifestazio honetan parte hartzeko dei publikoa egiten dugu honako arrazoiengatik:

Gure eragileetan eta baita modu kolektiboan ere naturari dagozkion eskubideekin konprometituak gaude, ingurumen osasuntsua eraikitzeko, pertsonon, naturaren eta bizitza modu ezberdinen arteko ongizatea helburu duen interakziorako, komunitatearen mesedetan eginiko kudeaketa (gure belaunaldia eta etorkizunekoak), baliabide naturalena, modu iraunkor eta ekologikoan produzituriko elikagaiak eta merkatuen eta interes espekulatzaileen gainetik pertsonak eta politika sozialen eraginkortasuna jarriko dituen bizitza eredu berria.

Euskal Herriko erakundeei, natura, baliabide naturalak eta lurraldea, gero eta handiagoak diren ingurumen eta sozial arloko kosteak sortuz, gutxi batzuren negoziorako tresna bihurtzen dituzten politika publikoen aldaketa exijitzen diegu.

Politika publiko horien oinarrizko aldaketak beharrezko neurriak hartzea eskatuko du gai hauei begira:

- Euskal Herriko marko araugilean Karta Sozialean espreski jasotako eskubideak txertatu behar dira.

- Politiken eta beharrezko diren baliabideen inplementazioa, lurzorua, baliabide naturalak eta bizitzeko moduen kudeaketarako, interakziotik eta elkarrekiko onuratik, eta hauen kudeaketa komunitatearen mesedetan.

- Gure osasuna bermatzeko elikadura burujabetza politikak gure komunitatean efektibo egitea, produkzioa eta kontsumoaren arteako harreman orekatua eta arrantza, nekazaritza eta gure baliabide naturalak bezalako sektore estrategikoen defentsa.

Zentzu honetan lehenbailehen hau exijitzen dugu:

Energia produkzioari dagokionez:

 - Euskal Herriko lurraldeak, energia nuklearraren produkziotik libre deklaratzea, Garoñako Zentral Nuklearra lehenbailehen ixtea, hidrokarburoen bila Kantauri itsasoko prospekzioak eta petroleoa ateratzeko frackinga bezalako teknika zentzugabeak alboratzea, edo hondar bituminosoetatik ekoizturiko petrolioaren erabilera.

- Plan zehatza, efektiboa eta behar duen aurrekontuarekin energia berriztagarri eta ordezkagarriak sortzeko, kalitatezko enplegua sortaraziko duena.

- Energiaren produkzio eta salmentan, administrazio publikoen ekinbide zuzena, era honetara oligopolioen botereari amaiera emanez elektrizitatearen produkzioan eta salmentan.

Mugikortasunaren kudeaketari dagokionez:

- Erakundeetatik parte hartze sozialerako tresnen sorrera eta jendarteari galdeketak, mugikortasunaren ingurumen aldetiko kudeaketa eraginkor, komunitario eta publikorako.

- AHTari ez. Ekonomikoki, sozialki eta ingurumenari dagokionez bideragarria ez den azpiegitura baten lanak gelditzea, moratoria eta auditoria soziala.

- Erabilera sozialerako euskal trenbide sarea.

- Bidaiarien garraioaren kudeaketa publikoa, mugikortasunaren murrizketan, intermodalitatean, irisgarritasunean eta energia kontsumo gutxienekoan oinarritua.

Materialen eta hondakinen kudeaketari dagokionez:

- Elite ekonomikoaren aberastasuna areagotzeko eraiki duten ekonomia lineal, xahutzaile eta kutsagarriaren ordez, ekonomia zirkular eta efiziente bat eraikitzeko neurriak bultzatzea, hau da, Zero Zabor eredua garatzea, natur baliabiden gaineko presioa, zabor metaketa eta kutsadura txikituz eta ahal den neurrian desagerraraziz. Gutxiagorekin hobe bizitzea posible da sistema ondo antolatuz gero.

- Hondakinetako materialak suntsitzen dituzten eta ingurumena eta osasuna kaltetzen dituzten errausketa bezalako tratamendu kutsagarriak baztertzea.

- Produktuen ekoizpenean materialak birziklatzeko edo berrerabiltzeko berreskuratu ahal izango direla bermatzeko araudia garatzea.

- Birziklatu ala konpostatu ezin diren materialak tratatu gabe isurtzea galarazteko araudia garatzea.

- Kontsumo arduratsua sustatzeko kultura sozial eta instituzionala sortzea.

Lurralde antolaketari dagokionez:

- Lurraldearen antolaketa erradiala, zerbitzuetara sarbidea bermatu ahal izateko eta produkzio eta kontsumoaren arteko harreman zuzena bultzatu ahal izateko.

- Lurzorua eta natur baliabideak iraunarazteko, euskal herritarron bizi baldintzen onurarako eta antolaketa egoki baterako gure lurraldeen artean koordinaturiko parte hartze sozial eta instituzionalerako tresnaren sorrera.

Sindikatuak: ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU.

 Eragileak: Fracking ez, AHT Gelditu! elkarlana, Basagure ekologista taldea (Basauri), Eguzki, Ondarroako Ituna, Meatzaldea bizirik ekologista taldea, Gipuzkoa Zero Zabor, Ekologistak Martxan, Garoñaren Kontrako Foroa, Gure Energia, Ekozain talde ekologista (Markina)

Euskal Herrian, 2015eko martxoaren 9an