Natura eskubideen jabe, alternatibak ditugu!

2015/04/21
alternatiba weberako.jpg
Datorren urriaren 24an, Bilbon, Alternatiben Herrixka ospatuko dugu, gizarte eredu berri bat posible dela aldarrikatzeko eta horretarako ditugun alternatibak erakusteko eguna. El 24 de octubre celebraremos en Bilbo el Pueblo de las Alternativas, un día para reclamar que otro modelo de sociedad es posible y para enseñar las alternativas que tenemos para hacerlo realidad.

Ainhara Plazaola, Landeia 204.

Pasa den martxoaren 14an Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak manifestazioak deitu zituen Bilbon eta Iruñean “Aldaketa soziala orain! Alternatibak ditugu!” lemapean. Eskubide Sozialen Karta denon artean eraikitzeko prozesuaren barruan naturak dituen eskubideak leku garrantzitsua izan dute. Zentzu honetan, natura eta ingurumenaren defentsan aritzen diren eragile eta sindikatu ezberdinek natura eskubideen jabe manifestua sinatu dugu:

“Gure eragileetan naturari dagozkion eskubideekin konprometituak gaude, ingurumen osasuntsua eraikitzeko. Pertsonen, naturaren eta bizitza modu ezberdinen arteko ongizatea dugu helburu, merkatuen eta interes espekula-    tzaileen gainetik pertsonak eta politika sozialen eraginkortasuna jarriko dituen bizitza eredu berria eraikitzeko. Natura, baliabide naturalak eta lurraldea, gutxi batzuen negoziorako tresna bihurtzen dituzten politika publikoen aldaketa exijitzen dugu:

- Euskal Herriko marko araugilean Karta Sozialean espresuki azaldutako eskubideak jaso.

- Politiken eta beharrezko diren baliabideen inplementazioa, lurzorua, baliabide naturalak eta bizitzeko moduen kudeaketa interakziotik eta elkarrekiko onurarako.

- Gure osasuna bermatzeko elikadura burujabetza politikak gure komunitatean efektibo egitea eta arrantza, nekazaritza eta baliabide naturalak bezalako sektore estrategikoen defentsa.

- Euskal Herriko lurraldeak energia nuklearraren produkziotik libre deklaratzea, Garoñako lehenbailehen ixtea, eta Kantauri itsasoko hidrokarburo prospekzioak eta frackinga  alboratzea.

- Energia berriztagarriak sortzeko plan eraginkorra zehaztea, bide batez lanpostuak sortuz.

- Oligopolioen botereari amaiera emateko energiaren produkzioan eta salmentan administrazio publikoek ekinbide zuzena izatea.

- Erakundeetatik parte hartze sozialerako tresnen sorrera eta jendarteari galdeketak, mugikortasun politiketan ingurumenaren kudeaketa eraginkor, komunitario eta publikoa izateko.

- AHT EZ. Ekonomikoki, sozialki eta ingurumenari dagokionez bideragarria ez den azpiegitura baten lanak gelditzea eta auditoria soziala egitea.

- Erabilera sozialerako euskal trenbide sarea bultzatzea.

- Bidaiarien garraioaren kudeaketa publikoa, mugikortasunaren murrizketan, intermodalitatean, irisgarritasunean eta energia kontsumo gutxienekoan oinarritua.

- Elite ekonomikoaren aberastasuna areagotzeko eraikitako ekonomia xahutzaile eta kutsagarriaren ordez, ekonomia zirkular eta eraginkorra bultzatzea (zero zabor eredua gara-    tzea, natur baliabideen gaineko presioa eta zabor metaketa desagerrarazi eta kutsadura gutxitu).

- Hondakinetako material berrerabilgarriak suntsitzen dituzten, eta ingurumena eta osasuna kaltetzen dituzten errausketa bezalako tratamendu kutsagarriak baztertzea.

- Produktuen ekoizpenean materialak birziklatu edo berrerabili ahal izango direla bermatzeko araudia garatzea. Birziklatu ala konpostatu ezin diren materialak tratatu gabe isurtzea galarazteko araudia garatzea.

- Kontsumo arduratsua sustatzeko kultura sozial eta instituzionala     sortzea.

- Lurraldearen antolaketa eraginkorra denok zerbitzuetara iritsi ahal izateko, eta produkzio eta kontsumoaren arteko harreman zuzena bultzatu ahal izateko.

- Lurzorua eta natur baliabideak iraunarazteko, euskal herritarron bizi baldintzen onurarako eta antolaketa egoki baterako gure lurraldeen artean koordinaturiko parte hartze sozial eta instituzionalerako tresnaren sorrera.”

Eredu iraunkor hau eraikitzea posible da eta baditugu alternatibak errealitate bihurtu dadin. Datorren urriaren 24an Bilbon Alternatiben Herrixka ospatuko dugu, alternatiba guzti hauek jai giroan erakutsi eta azaltzeko. Apuntatu eguna agendan, bertan ikusiko gara!