"Next Generation funtsek abeltzaintza eredu industrial kaltegarria egongortzen dute, aldaketa sustatu ordez"

2024/03/12
"Nafarroako makroetxaldeen aurkako plataforman parte hartzen dugu. Gure lana abeltzaintza industrialaren aurke aspalditik heldu da, batez ere sortzen dituen ingurumen kalteengatik, ez hainbertze hor atzean dauden enpresengatik. Nafarroan abeltzaintzaren intentsifikazio ikaragarria ematen ari da, gero eta ustiategi gutxiago daude baina gero eta handiagoak. Honen ondorioz, abeltzantza enpresa handi gutxien esku gelditzen da." Euskal Herriko Greenpeaceeko kide den Lorea Floresen hitzaldia ELA sindikatuak eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak antolaturiko "Europar Batasunaren agenda berde eta digitala: Aldaketa politikoa ala lehengo lepotik burua" jardunaldien barruan.