"Next Generation funtsek abeltzaintza eredu industrial kaltegarria egongortzen dute, aldaketa sustatu ordez"
2024/03/12
"Nafarroako makroetxaldeen aurkako plataforman parte hartzen dugu. Gure lana abeltzaintza industrialaren aurka aspalditik heldu da, batez ere sortzen dituen ingurumen kalteengatik, ez hainbertze hor atzean dauden enpresengatik. Nafarroan abeltzaintzaren intentsifikazio ikaragarria ematen ari da, gero eta ustiategi gutxiago daude baina gero eta handiagoak. Honen ondorioz, abeltzantza enpresa handi gutxien esku gelditzen da." Euskal Herriko Greenpeaceeko kide den Lorea Floresen hitzaldia ELA sindikatuak eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak antolaturiko "Europar Batasunaren agenda berde eta digitala: Aldaketa politikoa ala lehengo lepotik burua" jardunaldien barruan.
Lorea Flores Compains, Hego Euskal Herriko Greenpeace mugimenduaren koordinatzailea
"Caparrosoko makroetxaldeak sortutako nitrato kutsadura onartzera iritsi da Nafarroako Gobernua baina Mendigorriakoa ez. Aukera dago abeltzaintza eredua aldatzeko baina, justu, Next Generation funtsak heldu dira biometanizazio planta berriak sustatzera: EAEn hiru proiekturentzat 3 milioi euro eman dituzte, eta Nafarroan sei proiekturentzat (tartean Caparrosoko makroetxaldea) 4,5 milioi euro."
"Beraiek diote biometanizazio plantek balio dutela abeltzaintza industrialak sortzen dituen ingurumen kalteak txikitzeko. Baina gu ikusten ari gara kutsadura handitu egiten dutela."