Josebe Iturrioz: "Normalidadea ez da existitzen, erregimen politiko bat da"
Josebe Iturrioz, aktibista transfeminista (ELA sindikatuak ekainaren 27an Donostiako Tabakaleran egin zuen “Qtik Transfeminismorantz, identitate disidenteak klase borrokaren parte dira” mahai inguruan esandakoaren transkripzio batzuk)
Pertsona askok behar ditugu burbuja batzuk bizirik irauteko. Hau da, bai erakundeetan edo mundu publiko arruntean edo normatiboan ez dauzkagun arnasgune horiek sortu egin behar dira. Erakunde publiko edo botereguneak sostengatzen dituzten gorputzak begiratuta, kanpoan daude, ez soilik transfeministak edo queerrak, marikak... baita beste gorputz asko ere. Dagokigun toki bat kendu digute. Hau da, nik arnasgune bat behar dut, ez dagoelako inon, bizirik irauteko. Toki seguru horiek sortu egin behar dira ahal diren toki guztietan. Lan munduan ezin daitekeena izan da pertsona bat bera izateko eta aske sentitzeko, laneko atea itxi eta gero bere bizitza hastea, ezta? Hau da, lan munduan ere identifikatu egin behar gara.
Zuek hetero-araua pornografikoki adierazten duzue leku guztietan. Nire senarra, nire umea, nire ez dakit zer... Batzuk bere bizitza pertsonala publiko egin dezakete eta beste batzuk ez, nahiz eta bagauden beste batzuk indisimulableak garenak. Hori baita ere inportantea da. Ibai joaten bada bilera batera Diputaziora, argi da ez dela pertsona CIS hetero arrunt bat, eta gauza bera gertatzen zait niri. Baina gero bada ere beste batzuk pluma hori ezkutatu dezaketenak eta ezkutatzen dutenak. Ez da beraien errua.
Badago horrelako diskurtso superfizial bat, sare sozialetan ematen dena eta gatazka asko sortzen dituena. Momentu honetan gure gaiak agenda politikoan daude, eta gatazka sortu da. Ni bezalako pertsona bat, feminismo klasikotik datorrena, momentu batean feminismotik bota naute. Behin ni negarrez nengoela Trasmaricabollo mugimenduan dagoen gazte batek esan zidan “gure munduan, hau da, feminismo gaztean benetan militatzen dugunak, denak gara transfeministak. Egon lasai.” Hogeita piko urteko militante batek hau esaten badit, nik uste dut pozik egon behar garela, nahiz eta kasu askotan oso biolentoa izaten ari den gurekiko erreakzioa, eta nola kanporatzen gaituzten. Nik 25 urte feminismoan egin ditut eta badago jendea karneta kendu egiten didana. Oso graziosoa iruditzen zait. Ni egon nintzen karnetak diseinatzen, eta orain kendu egiten didazue. Desafiliatu egin naute.
Q-a oso inportantea da. Zer dira borroka identitarioak? Seguraski zuek hemen zaudetenak pentsatzen duzue identitate estable bat duzuela. Gaixoak, eta pentsatzen duzue definitu dezakezuela zuen burua. Eta nik esango nizueke. Saiatu, saiatu eta pentsatu zenbat esalditan definitu dezakezuen zareten guztia. Bai, zuei gertatzen zaizuena da daukazuela pribilegio bat. Eta da jendeak kalean ikusten zaituenean, ez dizuela galdetzen niri bezala, zu zer zara? Batzuek galdera horri erantzun behar izan diogu gure bizitza osoan, eta beste batzuek ez. Hori da desberdintasun bakarra.
Ni izan naiteke lesbiana, transa, marica... Sigla horiek ez dute islatzen naizena eta are gehiago, LGTB politikak martxan jartzen direnean, politika identitario horiekin, jendea klasifikatu egiten dugu, eta hori politikoki ez da estrategia on bat. Nik gay-en politikak egiten baditut, badirudi gay-en politikak transen politiketatik banatu egin daitezkeela, edo feminismotik banatu daitezkeela. Eta ez da egia.
Badakizue Estatu Batuetan egon zela kanpaina bat esaten zuena armariutik ateratzeko. Txukundu, moztu ilea, jarri guapo eta guapak. Eta orduan joan zaitezte zuen familiengana eta esan: begira, zuek bezalakoak gara, normalak, lasai. Eta baziren beste batzuk ezin zutenak hori egin. Zeintzuk ziren horiek? Hain zuzen, ertzetan gelditzen ziren gorputzak. Zer izan zen Queer estrategia? Queerra iraina da, bai, baina irain polisemiko bat. Ertzetan egon daitezke desgaitasunak dituztenak, gorputz lodiak, arrazalizatuak, lesbiana oso maskulinoak, trabestiak, transexualak, marika oso femeninoak, trabestiak. Orduan ertzetan gelditu ziren horiek guztiek estrategia bat egin zuten, eta batera hasi ziren borrokan.
Gu 2010 hamarkadatik aurrera hasten gara kontaktua izaten postulatu hauekin. Sartu zen Queer usain hori, guretzako oso polita izan zen. Joe, ez zarete konturatzen? Zein txuri, zein klase ertain, zein gorputz kapazitatuak orokorrean ikusten ditut hemen. Pentsatu hitzaldi honetan ze gorputz falta diren. Non daude? Zein da haien errealitatea? Eta zuek zergatik pentsatzen duzue nortasun estable bat duzuela? Borrokak uztartu behar dira. Jarraitzen badugu gizon txuri edo hetero-arauetatik borrokak begiratzen, izugarrizko ertzak sortzen ari gara. Ez ditugu ikusten, baina hor daude, eta hori da estrategia queerra. Hori da, azken finean, esatea goazen ertzetara. Non daude diskriminatu guztiak? Denak batera! Zein da zure identitatea? Bost axola. Fikzio bat da, gorpuzten duzuen fikzio bat.
Pentsatzen duzue, esaterako, emakumea naiz. Baina ez, fikzio bat zara. Modernitateak sortu duen emakumearen kontzepzio jakin bat, eta daukazu zure niaren ikusmolde bat. Baina dira gizarteak definitu dituen botere arauak, zuek konplementarioak izateko. Eta gainera, barka iezadazue, baina “no funtziona”. Horregatik dauzkagu haurdunaldi subrogatuak. Hemen horren kontra gaude. Kontuz, ez pentsa marikak umeak erosi nahi ditugula. Hori da eskusa bat. Heteroak zarete umeak erosten ari zaretenak, masiboki. Zergatik? Ez duelako funtzionatzen. Familia nuklear kapitalistak ez du balio gizartea erditzeko, ez du balio gizartea zaintzeko. Beraz, beste estrategia batzuk behar ditugu. Eta ertzetara begiratu, mesedez.
Niretzako arazoa da subjektua nola artikulatzen dugun. Gaizki artikulatzen dugu. Niri diskurtsoek agentzia ematen didate. Borrokan dagoen subjektua subjektu bat izan daiteke? Ez, inposiblea da. Zuei ere gertatzen zaizue zuen lanean, konturatuko zarete horrelako subjektu identitarioak sortzen ditugunean gatazka daukagula. Baina ni orain ezin naiz etorri hona eta esan “beltza naiz eta esplikatuko dizuet nik bizitzen dudan arrazismoa.” Beste baten diskurtsoa expropiatzen ariko nintzateke. Baina nire diskurtso antikapitalistan, zein diskurtsok, zein teoriak, zein ikuspuntuk ematen didate agentzia?
Zuek eragileak inportantea zarete. Ikusi beharko duzue noraino nahi duzuen teoria edo praktika queerrak ematen dizkizuen erremintak erabili. Enpresa batean sartu behar banaiz eta gatazka bat badago, irakurri dezaket modu oso ezberdinetatik. Zer betaurreko erabiliko ditut errealitate hori irakurtzeko? XIX. mendeko marxismo ia obsoleto baten klase estankoekin? Ala gurutzatu egingo ditut gauzak eta modu konplexuago batean irakurri, nire borroka bideratzeko?
Hemen gaude talde batean, non estatistikak esaten duten egon beharko liratekeela gutxienez 20 pertsona Transmaricabollo, eta ez daude. Eta nik jarraitzen dut pentsatzen heteronormalitate honen aparientzian. Nik gonbidatzen dizuet baita ere trantsizionatzera. Egon zen aliantza bat anarka eta Queerren artean. Eta nola egin duzue aliantza? Eta Queerrek esan zuten "anarka guztiek ipurdia ireki dute." Hori da fundamentala: abre tu culo tío, eta bestela ez zaude mugimendu queer batean. Zuk zure gorputza penetrable bezala ez baduzu asumitzen, ez zara gorputz enpatiko bat. Zure praktika sexualetan denbora guztian penetratzailea izan behar bazara, kariño, daukazu arazo bat. Kontzebitu zure burua penetrable bezala. Horrela, beste norbaiti penetrazio bat egin nahi diozunean, bi buelta emango dizkiozu. “Sin lubricante y de sorpresa” ez.
Ez naiz beltza, baina Angela Davisek esplikatzen duenean emakume beltzak ez dutela inoiz espazio pribatua izan, espazio pribatua lantokia zelako beraientzako eta esklabutza erregimen batean zeudelako, konturatzen naiz espazio publiko eta pribatuaren banaketa pija zurien kontua dela. Orduan, nire analisian txertatu behar ditut gauza horiek, eta gehiago lan munduan banago. Birsignifikatu behar dut hori. Sexua eta espezie-produkzioa enklabe politiko bat da. Badirudi ezetz, baina, bada. Gizartea erditzea delako. Nola erreproduzitzen garen eta nola zaintzen garen ez badugu politizatzen, gaizki goaz. Kapitalismoak biak behar ditu. Izan ere, oinarriagoan dago sexo produkzioa, produkzio materiala baino. Familia nuklearra, heteroaraua da sostengatzen duena beste guztia eta ez alderantziz. Horregatik kapitalak ezin du lan hori egin, horregatik egiten dugu esklabutza harreman batean. Orduan, inportantea da. Igual ez zara queer sentitzen. "Pues empieza y abre el culo."
LGTBIQ+ siglak katxarreria bat bilakatzen ari dira. Hau da, hor gaude arauetatik ateratzen diren guztiak. Siglak botatzen zoaz eta jada ez dauka zentzua. Eskoletan askotan banan-banan sigla bakoitza esplikatzea eskatzen dute. Barkatu, ez dira siglak esplikatu behar, bestea da esplikatu behar dena. Nik jartzen diet heteroak, eta gero sigla guztiak. Eta nik esplikatzen dudana da heteroak. Hori da esplikatu behar dena. Hor dago indarkeria gehien. Eskolan aniztasunaz hitz egitean ez da esaten daukat maltratadore potentzial bat, bi bortxatzaile, hiru akosatzaile... Horiek ez dira anitzak, Horiek dira normalak.
Anormalen koalizioa egin beharko genuke. Zuek ispiluan begiratzen zaretenean, seguraski denek daukazue sentsazio bat, ez zaretela iristen ideal horretara, ezinezkoa delako. Ez dut uste hemen zaudeten inor normala denik. Denek jokatzen dugu normalitatea aparientzia horretara eta puntu. Baina normalidadea ez da existitzen, erregimen politiko bat da.
Sareetan gure aurka ari direneni nik jada ez dite esaten TERF, R de radical hori kentzen diot, TEF dira, ez baitira erradikalak. Egiten duten analisia oso superfiziala da. Pertsona batzuentzako gu zalantzan jartzen ari garena da zuk, ia jaiotzetik zure disko gogorrean sartzen diren lehenengo bi egi: emakume eta gizon.
Irakurri Leslie Feinberg genealogia transgenero bat egiten du eta kokatzen ditu historian zehar gaur egun genero intsumisoak izango liratekeenak, baina garai batean oso onartuak zeuden gorputzak. Ez da gaur egun guk, guay batzuk garelako, sortzen dugun errealitate bat. Ez, lehenagotik dago. Gaur egun daukazuen emakume eta gizon kontzepzioa, idatzi zen gure gorputzean, besteak beste, beso armatu bati esker, inkisizioa deitua, modernitatean, ez Erdi Aroan, Erdi Arotik ateratzen ari ginenean, kapitalismoa indartzen ari zenean. Bai, Marxek esaten duen lehenengo akumulazio hori ematen denean. Kapitalaren lehen akumulazio hori ematen denean, gorputzen expropiazio bat ematen da, emakumezkoak gehienbat. Hortik dator sorginkeriaren kontua. Eta nortzuk zeuden sorginkeria barruan? Ez zirenak ezkontzen, sexu harreman libreak zituztenak, ez zutenak nahi heteroarau horretan erreproduzitu...
Elizak eta estatuek ez zituzten gaur dituzten erakundeak, eta askatasun gune asko egon ziren garai horretan, eta hori klase borroka da. Ez ezkontzea klase borroka da. Marika izatea klase borroka da.
Klasea generorik gabe irakurtzea analisi superfizial bat da. Ez da lortuko kapitalismoa iraultzea edo eraldatzea, harreman sozial oinarrizkoenak eta identitate horiek ez badira aldatzen. Feminista bat aurkitzen duzunean, seudo feminista bat, eta esaten duenea bera emea dela. Esaten dut, oso ondo, XIX. mendeko matxista guztiek irabazi dute, Hori da esaten zigutena, baina zuek orain emeak zarete. Hori da zure plana, erreduzitzea kategoria biologiko batetara, eta pentsatu hori dela zure subjektu politikoa. Esaten ari zarena da, naiz erreprodukziorako makina bat, zaintzaile bat. Hori da eme bat, ez alua izatea.