"Occidental Bilbao hoteleko kellyek lau izarreko garaipena lortu dute"

2018/04/17
_DSC0045 copia 3.JPG
"Lehen bi izarrak, subrogazioa eta ostalaritzako hitzarmena azpikontratan betetzea lortzeagatik. Hirugarrena gatazkak hoteleko eta azpikontratako langileen artean sortu duen aliantzagatik. Eta laugarrena garaipen honek sektore osoari erakusten diolako langileak antolatuz outsourcing-ari aurre egin dakiokeela." Aiala Elorrieta fundaziokidea elkarrizketatu dute Bizkaia Irratian, Occidental Bilbao hoteleko kellyek lortutako garaipenari buruz.

Occidental Bilbao HotelaOccidental Bilbaoko kellyen garaipena kontatzen duen argitalpena

"Kellyen Espainiako plataformak, berriki Rajoyrekin bildu denean, ELAk ostalaritzako Gipuzkoako eta Bizkaiko negoziazio mahaietan aurkeztu duen dokumentua eman dio presidenteari, "kellyen legea" egiterakoan kontuan har dezan. Hau da, Espainiako kellyentzat eredugarria da ELAk egiten duen lana. Nabarmentzekoa da hori, kellyen plataforma sortu zuten emakumeek ez zutelako bere burua estatuko sindikatuetan ordezkatua ikusten. Sindikatuak beren egoeratik urrun ikusten zituztelako sortu zuten plataforma hain zuzen. ELAk egiten duen lana ezagututa, berau eredutzat hartzea poztekoa da benetan."