Euskararen egoera gaur: zer diote datuek?
2023/11/07
Iurre.pdf
3.4 MB
Iñaki Iurrebaso EHUko irakaslearen hitzaldia, Manu Robles-Arangiz fundazioak eta ELA sindikatuak 2023ko azaroaren 4ean Erandion antolatu zuten "Euskaldunon hizkuntza eskubideak oldarraldi judizial betean" mintegian. Hitzaldian Iurrebasok ideia hauek jorratu zituen: Hizkuntza-gaitasuna, ahulgune garrantzitsu; Euskaldun gehienek gehiago erabiltzen dute erdara euskara baino; Asko erabiltzen da euskara, dagoen hizkuntzagaitasunerako; Hizkuntzarekiko jarrera eta motibazioa dira gure indargune nagusia; Transmisio- eta sozializazio-prozesuek euskalduntzearen alde eragin dute azken hamarkadotan; Indartsuagoa da erdalduntzea euskalduntzea baino: Euskal Herrian bizitzeak batez beste erdaldundu egiten du; 10 hiztunetatik 9 “berezko” dinamikak erdalduntzea indartzen duten testuinguruetan bizi dira, eta arnasguneak ahultzen ari dira; Zonalde euskaldunenen ekarpen kuantitatiboa handia da; Euskara sozialki nagusi den eremu geografikoa AGORTZEN ari da; Arnasguneak galtzeak oso egoera zailean jarriko luke euskararen aurrerabidea. Euskarak bizi duen bidegurutze honetan erronka euskara lehentasunetara ekartzea da, jakinda lanak emaitzak ematen dituela eta euskaltzaletasuna sendo dagoela.