Pau Llonch: "Trumpek AEBen nagusitasuna berreskuratzeko estrategia jarri du abian, baina mundua jada ez da 90. hamarkadakoa"

2025eko apirilaren 8an, TV3 Kataluniako telebista publikoan eginiko elkarrizketa honetan, Pau Llonch ekonomialariak Estatu Batuek ezarritako muga-zergen atzean ezkutatzen den politika aztertu du, epe laburrean eta luzera izan ditzakeen ondorioak kontuan izanik ere, zein estrategia politikori jarraitzen dion azaltzen du.
Bere iritziz, ekonomia kalkulu tekniko eta matematiko konplexu moduan saldu nahi izan digute, herritar xumeok nekez uler dezakeguna. Atzean, ordea, klase arteko botere-harremanak daude. ekin lotuta dagoela. Ekonomiaren ikuspegi politiko eta historikoagoa berreskuratzeko aldarria egiten du gertatzen dena hobe ulertzeko.
Donald Trumpek jarraitzen duen estrategiak ez du oinarri ekonomikorik, helburu politiko argia baizik. AEBetako ekonomia atzeraldi arrisku bizian dago eta Trumpeen estrategia krisi horri aurre egin eta Estatu Batuen nagusitasuna berreskuratzea da. Trumpek, bere inguruko ekonomialariek diseinaturiko hiru fasetako plan bat jarraitzen ari da:
- Lehenik, modu indiskriminatuan, muga-zergak ezartzen ari da, lagun zein etsaiei, kaosa eta tentsioa sortuz.
- Bigarrenik, aldebiko negoziazioak eraiki nahi ditu, ahalik eta herrialde gehienek AEBekiko menpekotasuna onartzeko, beraien moneta dolarrarekin parekatu eta lotzeko eta AEBetako industria eta ekonomia babestu eta berrindartzeko. Honek AEBen menpe jartzea esan nahi du, "babes militarraren" truke.
- Hirugarrenik, berriro ere AEBak nagusi izango den munduko ekonomiaren egituratze berri bat. 1944ean Bretton Woods edo 1985 Plaza Akordioek egin moduan munduko ekonomiaren arau berriak ezartzea, AEBak nagusi direlarik.
Lonchen esanetan, ordea, mundua jada ez da 90. hamarkadakoa. Txinak aspalditik AEBen aurretik dago ia sektore ekonomiko guztietan eta BRICS herrialdeak asko ari dira indartzen. Beraz, AEBak ez dauka duela 20 edo 30 urte zuen hegemonia eta herrialde ezberdinek, AEB ez diren aukera eta alternatiba gehiago dituzte.
Txinak, azken urteetan, barne kontsumoa asko indartu duen estrategia soberanista garatu du eta AEBekiko menpekotasun asko murriztu. Merkatu ekonomia berezia garatu du Txinak, ekonomia planifikatua eta ordenatua oso emaitza ekonomiko onak eman dizkiona. Pau Lonchen ustetan, Europar Batasunak eta Espainiar Estatuak ere estrategia horren antzeko bide bat garatzeko aukera dute.
Llonchek dio Txinak Trumpen muga-zerga erraldoiei emandako erantzuna ez dela kalkulu ekonomiko edo matematiko soila, izan ere, Txina ere galtzen aterako baita, baina duintasun politiko baten adierazpena. Trumpek ezarritako joko-arauei uko eginez, Txinak erresistentzia politiko bat planteatzen du. Hori dela eta, gatazka hau ez da ekonomikoa bakarrik, baizik eta politikoki eta ideologikoki kargatutako borroka bat, herrialdeen eta klase sozialen arteko lehia. Azkenik, Llonchek azpimarratzen du mundu mailako erantzuna elkar errespetuan, negoziazio gaitasunean eta diplomazian oinarritu behar dela, eta Trumpek bultzatutako politika inperial eta baztertzaileen aurrean alternatibak posible direla defendatzen du. Ez du uste Trumpi bere apustua ongi aterako zaionik.