Pirata sindikal bati buruzko elkarrizketa: "Lezo Urraiztieta da gure Corto Maltés"

2020/07/01
Ezagutzen al duzu Lezo Urreiztieta Rekalde? Ez? Guk ere ez "Jainkoak ez dit barkatzen" dokumental ederra ikusi genuen arte. Halako interesa piztu zigun abenturazko pertsonaia honek, berataz gehiago jakiteko dokumentalaren egilea elkarrizketatzea erabaki genuela. Hemen duzu Josu Martinezi egin diogun elkarrizketa.