Qtik Transfeminismorantz, Identitate disidenteak klase borrokaren parte dira

2024/09/09
“Qtik Transfeminismorantz, Identitate disidenteak klase borrokaren parte dira” lelopean, Donostiako Tabakalerako zine aretoa eskenatoki bilakatu da ELAk aurtengo LGTBI+ Harrotasunaren eguna (Nazioarteko Sexu Askapenerako eguna) aldarrikatzeko. Ekitaldiaren muina izan da mahai ingurua, Leire Gallego eta Jone Bengoetxea ELAko Genero Ataleko kideek gidatuta, eta honako gonbidatuekin: Josebe Iturrioz aktibista transfeminista eta irakaslea, eta Ibai Fresnedo aktibista transfeminista eta Hiruko Larroxako kidea.