Sozietateen gaineko zerga EAEn: enpresa nagusiek ez dute ezer ordaintzen, edo oso gutxi

2021/04/20
SozietateenZerga.jpg
ELAk Euskal Herriko enpresa nagusien kontu ofizialak aztertu ditu. 2019an, EAEko 22 enpresak 1.295 milioi euroko irabaziak izan zituzten. "Hala ere, enpresa horien guztien artean 98,7 milioi baino ez zituzten ordaindu Sozietateen gaineko Zergan. Hau da, 22 enpresa horien tasa erreala % 7,6koa izan zen."