Susan Georgen hitzaldia martxoaren 17an Bilbon

2014/03/10
pacman.jpg
Martxoaren 17an, astelehena, 16:00tan, Susan George entzuteko aukera izango dugu ELA sindikatuaren Bilboko egoitzan (Barrainkua 13). Bertan Susan Georgek Merkataritza Librerako Itun Transatlantikoari buruz hitz egingo du. Itun hau orain ari dira negoziatzen AEB eta EB, eta asmoa urte honetan bertan indarrean sartzea da. Itun honekin multinazionalei eskubide bereziak eman nahi zaizkie estatuen kaltetan. Berebiziko garrantzia du Itun hau geldiarazteak. Hemen Itun honi buruz informazio gehiago topatuko duzu.