Telemarketing sektorearen prekarietatea
Maria Solaetxe, Murgil komunitateko kidea
Irailak 18an, Telemarketing Sektorearen prekarietateari buruzko parte-hartzea Bidebarrietan:
Egunon danori! Maria Solaetxe naiz eta bZERO MARKETING INTEGRAL-eko delegatua Telemarketing Sektorean.
Baina, zer da Telemarketing-a?
Enpresa handi askok azpikontratatzen duten arreta zerbitzua da Telemarketing: Movistar, Euskaltel, Kutxabank, Iberdrola, Eroski eta Eusko Jaurlaritzak besteak beste.
Euskal labeldun enpresa hauek kriston etekinak dituzten bitartean, Estatu Mailako Hitzarmen baten bidez erabateko prekarietatean mantentzen gaituzten enpresa PIRATAK kontratatzen dituzte
Euskal labeldun enpresa hauek kriston etekinak dituzten bitartean, Estatu Mailako Hitzarmen baten bidez erabateko prekarietatean mantentzen gaituzten enpresa PIRATAK kontratatzen dituzte: Atento, Lanalden, Konecta ta bZERO, batzuk aipatzearren.
Sektore honetan lan egiten dugun gehiengoa EMAKUMEAK gara, 900€ inguruko soldatekin eta askotan lanaldi partzialekin. Hau ez da kasualitatea, gizonen soldaten osagai bezala hartzen duten sektorea da. Ba jakin dezatela, GU ERE LANGILE KLASEA GARELA ETA GURE ESKUBIDEAK BADITUGULA! Ta hor dugu adibide giza erresidentzietako emakumeak burutu zuten greba arrakastatsua.
Hitzarmenean ez da esistitzen subrogaziorik eta aldizka enkantean ateratzen dituzte arreta zerbitzuak kostuak murrizteko, gure lanpostuak kolokan jarriz. Abereen enkante bat balitz bezala!
Aintzinekotasunik ere ez dago jasota hitzarmenean, beraz, soldata berdinarekin jarraitzen dugu urteetan zehar.
Lan zentrua sator zulo bat da: aireztapen gutxirekin, bero handitik hotz handira pasatzen dugu; nahiago dutelako aire girotua eta berogailua piztea, nahiz eta gure eztarriak kaltetu
Hitzarmen estatal hau, Abenduaren 31an gain-beheratu zen, eta berri bat negoziatzen ari dira CC.OO, UGT ta CGT-k, baina nire amak beti esan ohi duen moduan “De Madrid nunca ha venido nada bueno, ni vendrá”, beraz, ez dugu esperantza handirik egoera hobera aldatuko denik.
Nik lan egiten dudan enpresa bZERO MARKETING INTEGRAL du izena, bertan bezero garrantzitsuena EROSKI izanik, arreta zerbitzua eskeintzen dizkiegu CAPRABO, FORUM SPORT eta VOCENTO TALDEAri ere.
Eta sektorean aipatutako lan baldintza kaskarrak edukita, enpresa honena markakoa da!
– Komunera joateko erabiltzen dugun denbora neurtzen dute.
– Zigorrak ezartzen dizkigute, edozein aitzakiarekin.
– Lan baldintzetan funtzesko aldaketak ezartzen dizkigute.
– Nahiz eta gure soldatak 900€-takoak izan, gehiago nahi dute… ez dute nahiko, asaezinak dira. Aldi baterako enpresen bidez kontratatzen dituzte langileak, hau da, ETT-ren bidez. Beraz, azpi-azpi kontrataturiko langileak dira.
– Barne malgutasuna ere ezartzen digute. Lanaldi bakoitzean enpresako atal batetik bestera mugiarazten gaituzte. Eta aldi berean hiru enpresa ezberdinen deiak jasotzen ditugu, horrek suposatzen duen estresarekin.
– Presioak jasotzen ditugu dei kopuru gehiago erantzuteko ahalik eta denbora laburrenean. Zenbakiak gara! Gu eta bezeroak!
– Urteko egutegia jasotzea ere ez da batere erraza, salaketen bidez lortzen dugu urtero.
– Lan zentrua sator zulo bat da: aireztapen gutxirekin, bero handitik hotz handira pasatzen dugu; nahiago dutelako aire girotua eta berogailua piztea, nahiz eta gure eztarriak kaltetu. Argiztapena ere eskasa da. Aulkiak ondatuta daude eta horren ondorioz muskuluetako gaitzak jasatzen ditugu. Ordenagailuen arteko agerian dauden kableak gure oinetatik pasatzen dira, horrek dakarren arriskuarekin. Ordenagailuak eta lanerako beharrezkoak diren aplikazioak ez dute ondo funzionatzen. Baina ez zaie axola merke-merke produzitzen jarraitu ezkero!
Egoera guzti hauek Lan Ikuskaritzan salatu ditut, baina ez dute neurririk hartzen. Zertarako dugu ezer egiten ez duen Inspekzioa????
Azken urteak oso gogorrak izan dira… 40 lankide inguru kaleratuak izan ziren, Erregulazio Espediente bat ezarri ziguten, eta Eroskik enkantera atera zigun, enpresaren baliabidetasuna arriskuan jarriz. Lortu genuen Erregulazio Espedientean eta enkantean atzera egitea.
Argi dago antolatu behar dugula eta horretan daramatzat azken 7 urte ta erdi. Hurrengo hauteskundeak datorren urteko martxoan izango dira eta nire itxaropena egoera honi buelta ematea da.
Mila esker zuen arretagatik.