Unai Oñederra: "Urriaren 24ean alternatiben festa handia ospatuko dugu Bilbon"

2015/09/24
20150924_115327.jpg
"Eragile eta pertsona askoren arteko lanari esker ari gara eraikitzen Alternatiben Herria. Egunerako prestatzen ari garen guztia gauzatu ahal izateko dirua behar da, eta pentsatu genuen egokiena finantzaketa ere auzolaguntzaz egitea, hau da ahalik eta pertsona eta eragile gehienen ekarpenen bidez, horregatik jarri dugu crowdfunding kanpaina martxan." Unairi Info7 Irratian Kalegorrian saiaon egin dioten elkarrizketa.

Zer da Alternatiben Herria?

"Sinesterazi nahi digute alternatibarik ez dagoela, hori Thatcherren garaitik datorkigu. "Ez zaigu gustatzen dagoena, esaten du jendeak, baina ez dago alternatibarik. Baina, alternatibak sortzen ari dira han eta hemen. Zeri deitzen diogu alternatiba? helburua bizitza jasangarrian, bizitza bizigarrian, bizitza burujabea duten proiektuak dira alternatiba. Mozkina eta kapitala helburu izan ordez bizitza duina eta iraunkorra helburu dutenak. Horrelakoak badaude, sortzen ari dira herrid esberdinetan baina jendeak ez ditu ezagutzen eta sistemak ez ditu ezagutarazi nahi. Alternatiben Egunaren helburua litzateke alternatiba horien saretzea, eta erakustea, benetan gure esku, eguneroko erabakietan baditugula beste modu batera kontsumitzeko moduak, badugula beste banku eredu batzuk (banka etikoa), energia berriztagarrien kooperatibak, bertako produktuak eta garaikoak, ekologikoak kontsumitzeko sareak... Egun hobetan egin nahi duguna da:

- Alternatiba desberdinen azokak laternatibak erakutsi eta saretzeko.
- Alternatiben inguruko trebakuntza hitzaldi, mahai inguru, bideo forum, tailer, dinamika, antzerki eta halakoen bidez.
- Animazioa, festa giroa, txosna, kontzertu, bazkari, garagardo artisau azoka, jolasak... ikusteko alternatiba ez dela sakrifizioan oinarritutako bizitza gogorra, baizik eta bizitza hobea eta alaia."

Gaiari buruz: Alternatiben herria eraikitzen lagundu nahi?

Egin zure ekarpena Alternatiben Herriari: https://goteo.org/project/alternatiben-herria#