Zaborraren negozioa kolokan
CNMCren arabera, enpresa hauek sekretuan aritu dira konpetentzia printzipioaren aurka. Paktu sareen bidez aritzen ziren, bezeroen kontratuak beraien artean banatuz, nagusiki probintzietako hiriburuak. Ikerketako frogek erakusten dute funtzionatzeko modua oinarrizkoa eta lotsagabea zela, sarritan horrelako kontratu publikoetan hasi berriak ziren enpresentzat neurri zuzentzaileak hartuz.
Aurretik aipaturiko lau izen handiek, laurak sozietate kotizatuak, 72 milioi euroko isunak pilatzen dituzte, CNMCk ezarritako isun osoaren %75. Enpresa hauek itundutako praktikak beraien politika komertzialean errotuak zeuden eta batzuetan sabotaia argi bihurtzen ziren, beraientzat nahikoa irabazi eskaintzen ez zuten konkurtsoetara ez aurkeztu eta konkurtsoak esleitu gabe geratzeko paktuak eginez. Azken erresoluzioak 2000 eta 2013 urte bitarteko gertaera ez bidezkoak frogatutzat ematen ditu.
EAEn eta Nafarroan urteak daramatzagu salatzen errauste plantak eraikitzeko gogo biziaren atzean interes ekonomiko handiak daudela, baita, enpresa multzo hauen negozioa kolokan jarri dezaketen hondakinen kudeaketarako eredu berrien kontra egiteko begi bistako ahaleginak ere.
Enpresa hauek barne kodeak ezartzen zituzten, elkarteko kideek zer gerta lekiekeen jakin zezaten edo bakoitzaren bezeroak errespetatu beharraz gomendio kolektiboak eginez. Merkatuaren banaketak modu ezberdinetan forma hartzen zuen, aldebiko paktuak, askoren sozietateak edo aldi baterako enpresa elkarteen (UTE) bidez.
Multen balioa, araua hautsi duten enpresa bakoitzak ikerketaren helburu izan diren merkatuetan urte hauetan izan duten negozio bolumenaren %3a bestekoa da: Urbaser (ACS) 23,2 milioi euro, FCC 16,8 milioi, Valoriza 15,2 milioi eta Cespa 13,6 milioiko isunekin zigorren rankinean lehen postuetan daude.
EAEn eta Nafarroan urteak daramatzagu salatzen errauste plantak eraikitzeko gogo biziaren atzean interes ekonomiko handiak daudela, baita, enpresa multzo hauen negozioa kolokan jarri dezaketen hondakinen kudeaketarako eredu berrien kontra egiteko begi bistako ahaleginak ere.