Zizurkilgo langileak Huyck Wangnerren egoitza nagusian

Reutlinger-ko Huyck Wangner lantegian 20 kaleratze egon dira berriki. Kaleratuak ere gerturatu dira elkarretaratzera. Gure borrokarekin bat egin dutela esan dute, langile klasearen nazioarteko elkartasuna ezinbestekoa dela esan dute ere langabezia eta pobrezia besterik ez dakarten politikei aurre egiteko.
Elkarretaratzeak ikusmin handia sortu du inguruan, Telebista eta prentsa egon da.Inguruan zebilen jendeak eta langileek oihuak eta txaloak egin dituzte. Guk pegatinak eta alemanez zeuden informazio orriak eman dizkiegu.
Lantegiko leihoetara jendea gerturatzen zen kalean zer zegoen jakin nahian. Gure eskura zegoen leiho batean hiru langile zeuden. Ondoan segurtasun pribatuko gorila bat. Gutako bi leihokoei informazio orria ematera joan dira, baina galerazi egin die segurtasunekoak. Orduan han inguruan zebiltzan kaleratuetako batzuk eskatu dizkigute orriak. Hartu dituzte, leihora joan eta barrukoei pasa dizkiete, segurtasunekoa zer egin jakin gabe utzita. Inguruko guztiek txalo artean hartu dugu keinua.
Bihar 3000 ordezkari inguru bilduko diren ekitaldi batean emango digute hitza.