Borrokan diren hainbat zaintza sektoreetako langileen testigantzak
              
                2022/03/10
              
              
              
                
                  
                    
                    
                  
                  
                
               
              
            Martxoak 8 honetan, eta mugimendu feministaren aldarrikapenekin bat eginez, "Zaintza publikoa guztiontzat" ekitaldia antolatu du ELA sindikatuak Donostian. Bertan erresidentzietako, etxez-etxeko laguntzako eta esku-hartze sozialeko langileek hartu dute hitza, borroken, garaipenen eta egunerokoan egiten duten lanaren testigantza emateko.
            
